Guztia urruntzea da
Guztia urruntzea da
2025, poesia
Poesia 101
88 orrialde
978-84-19570-55-0
Azala: Miren Asiain Lora
Hasier Larretxea
1982, Arraioz
 
 

 

 

 

Zeruertzaren

ikusmiran

zintzilikatu genituen

bete gabeko irrikak

 

zimurrik gabe

tolesteko

pilatutako arropak.

 

Norbere armairu

hustuan

sakondu

eta beldurrak

zauriak

ohe-estalkiak

oihal eta irudi

askotarikoz

josten jakitea da

bizirautea?

 

Infiniturantz begiratzen

jakitea

oreka?

 

Ez dugu

herentziarekin

zer egin ikasi.

 

Bere buruaz bertze

egindakoekin.

 

Herioaren pausoz

iragan berri

denarekin.

 

Geziak

hazia dakar

beti.

 

Erorketek

zutitu ginela

oroitarazten digute.

 

Urratzen gaituenak

osatzen al gaitu?

 

Orduan ohartu ginen

zeruan islatutako

itsasoa

pentsamendu

korapiloen

ispilu zela

 

ikusten ez dugunaren

 

ez garenaren

 

isla baino ez.