Guztia urruntzea da
Guztia urruntzea da
2025, poesia
Poesia 101
88 orrialde
978-84-19570-55-0
Azala: Miren Asiain Lora
Hasier Larretxea
1982, Arraioz
 
 

 

 

 

Begi-bistan

ez dagoen guztiak

bultzatuta

hitza

gaurik hertsienaren

itsasargi

bilakatu genuen.

 

Minari

hegal berriak

jauntzi.

 

Doluari

sustrai indartsuagoak

finkatu.

 

Ez genekien

nola izendatu

guztia.

 

Ez ginen

haize korronte berriez

fio.

 

Gureak baino

ez genituen

haizatu behar.