Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Musikazko eta negarrezko garaiak ziren
Musikazko eta negarrezko garaiak ziren,
katu bat zelatan bezala.
Itxaroteko urteak ziren,
emakumeak erraz eskaintzen ez direnetan,
pinuak amorratzen direnetan
haizez hutsak bait dira
sustraiak finkatzeko.
Haurren begiak ez ziren
hain errugabeak jadanik
batzuk sinestarazi zigun moduan.
Suntsidura orokorra
erabat zigorgabetasunez iragartzen zuten,
geroxeago iragarpen pornografikoak
likiskeriarik haundiena
estaltzen zuen bitartean.
Ilunabar euritsuak ziren,
oinek beren jabeak
bideetako lengoaia mutuan
aurkitu zituztenetan.
Kristal konkaboek zozokeria dominatzailea
fidelki erakusten zuten;
eserita itxaroten egotea zela eta,
denborak bizitza errukigabe
irensten zuen bitartean.
Miseriaren lagunek itzalei
agur egiten zieten maitekiro,
txoriek beren aintzinako jatorria
disimulatu nahi zutenean.
Oso gutxik aitortu
nahi zuteneko zeru gorri bat zen,
gau hurbilak barbareriaren bukaera
markatzen zuenean,
eta hala ere nahitaez hil behar zutenen
dantza eta parranda ez ziren gelditzen.
Zelai zabalak ziren,
jendetzaren batzarrentzako asmatuak,
arratoiak sakailaturik, eta izurria
oroitzapen huts besterik ez zenetan.
Buruek aurkitzen zuten
berezko pentsamenduarentzako babeslekua
bakardade preziatuan.
Kantu latz, lasai eta mehatxagarrirentzako
ziren garaiak, hesturiko sorbaldak bezalako
dominatzen gaituen zoriontasuna
jasateko aproposak.