Espaloian dago munduaren xilkoa
Espaloian dago munduaren xilkoa
1989, poesia
102 orrialde
84-86766-15-X
azala: Ester Fernandez
Joakin Balentzia
1947, Iruņea
 
 

 

Funtzionariaren txostena

 

Ezin da fitxatu hainbeste jendetza

—dio funtzionariak—,

kresala bezala da

eta arrainak bertan.

Ezin ditugu neurtu

hainbeste bihotzeko pilpira.

Buruko mina sortzen digute

gogo klandestino horiek

hemen bilduta,

malko ilegal horiek

hemen isurita,

oihu eta hitz mingotsak,

garaipen hitzak,

hemen elkartuta.

Buruzagi bati azken agurra,

herri basati honen omenaldia.

Aintzinako ikurrak ditu

bandera estrainio horrek,

lurraren hasiera

eta kultura zahar baten markak:

sugea eta aizkora,

sinbolo ezkutuak,

jarri dituzte agerian

jendetzaren aurrean,

narrastia giderrean kiribilduta;

eta oraingo garrasiek

itotzen gaituzte,

pilpirak, gogoak, malkoak, hitzak

fitxatu ezinik.

 

(Txomini emandako azken omenaldiari buruzko poema,

Che-ren heriotzaren hogeigarren urteurrenean).