Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Hire helgabetasun deliziosa
(Broma I)
Hire helgabetasun deliziosa atsegin zeidan.
Hamasei edo hemezortzi urtetan diraun,
berdin zeidan.
Noizean behin horren kulpagatik
sufritu egin ditinat
neurrigabeko zalapartak, zentzurik gabe,
irudipen zorabiatuak, haurtzeloak ere.
Sorgin gaztetxo samarra haiz benetan,
baina hire barrea neskatxa fidakor batena dun,
egun askotako lorea, goizalde eguzkitsua;
hire gopurtz distiratsu, zabal eta freskua,
eta batez ere bizitzeko hire gura
oparo eta ikaragarriak
atsegin zeizkidan.
Orain dela gutxi, hau oinaze,
hogeitamar urte bete hituen
baina horrek ez din axolarik;
hilabetetako eta egunetako iraganbide
atxakigabeko eta monotonoa delako.
Hire odolan irakiten dinate
mundu irauli batek,
kolorezko ibaiek,
itsaso ilunbetsuek,
urratu gabeko lurrek,
mugatzeko mendi eta oihanek.
Maite haut adoleszente;
nahi ninduken emakume bihur hendin
hirurogei urte edo gehiago izanen hituelarik.
Hire helgabetasun deliziosa
gustatzen bait zait.