Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Familiako eskenak
I
Sekulan izan ez zeneko
inperio baten oinordekoa zen,
bere bizitzaren arrazoia,
bere begien argia,
bere samealaben ogia.
Konturatu zen arte eta
bere eskuak horzkatu zituen
odola jarioz.
Bere andreak pazientki
sendatu zizkion
baina gau hartan
afaririk ez zion prestatu.
Amodioa egin zuten jantzita
eta ez zituen loak hartu.
II
Gizon adoretsuak ziren,
borrokarako prest,
kausa haundi baten alde hiltzeko.
Ederrak eta kementsuak ziren,
egunsentian.
Baina ez zekiten izarretan irakurtzen
eta aztiei deitu behar izan zieten
beren etorkizun beltza,
beren nahitaezko heriotza konda ziezaieten.
III
Normalki onartzen dena baino
askoz gehiago gezur egiten zuen hark.
Bizio zahar baten antzera zen,
baina bihotz zimikorik gabe;
bere andrearen aurrean bakarrik
justifikapena bilatzen zuen;
enganiatu ezin zuen bakarra
bular gogor eta ipurdi haundiko andrea zen.
Egun batean enganiatuz gero
gizona desagertu egin zen
lurrak irentsita.