Espaloian dago munduaren xilkoa
Espaloian dago munduaren xilkoa
1989, poesia
102 orrialde
84-86766-15-X
azala: Ester Fernandez
Joakin Balentzia
1947, Iruņea
 
 

 

Utz nazazu pakean

 

Utz nazazu pakean,

ez etorri niregana istorio estrainioak

kondatzera,

badakidalako

nondik datozen jainko horiek,

hain anonimoak,

hain ederrak,

hain objektiboak.

Beren asmo asasinoak ezagutzen ditut,

erretorikaz mozorroturik,

hitz haundiak oihukatuz

heltzen direnean,

esaldi burrunbatsu bikainak

txoriak erotu

eta tximeletak izutzekoak.

Lainoa

eta herri honetako

lurtzoru malkartsua

ezagutzen ditut

eta ez dut malkorik behar

nire oinazea adierazteko.

Utz nazazu pakean,

ez etorri niregana istorio estrainioak

kondatzera

badakidalako

nondik datozen jainko horiek.