Mussche
Mussche
2012, nobela
200 orrialde
978-84-92468-43-0
Kirmen Uribe
1970, Ondarroa
 
2021, nobela
2019, poesia
2016, nobela
2001, poesia
Mussche
2012, nobela
200 orrialde
978-84-92468-43-0
aurkibidea
 

 

ESKERRAK

 

        Carmen Musscheri, bere aitaren istorioa kontatzeagatik.

        Maruja eta Carmen Miranteri, gerrako ume izandakoei, euren testigantzengatik. Inge Viessersek lagundu dit nederlanderazko testuekin. Eskerrik beroena Julio Flor kazetariari, Carmenen etxeko bidea erakustearren.

        Eleberri hau idazteko, Jesus J. Alonso Carballesen, 1937. Los niños vascos evacuados a Francia y a Bélgica. Historia y memoria de un éxodo infantil, 1936-1940 lana sarritan kontsultatu dut. Baita ere, Johan Daisneren In memoriam Robert Mussche, hilondoko gorazarre liburua. David Strafforden Endgame, 1945. The Missing Final Chapter of World War II, kontuan izan dut Bigarren Mundu Gerraren bukaeraren eta Cap Arconaren berri jakiteko. Orobat, Hermann Kaienburgen Das Konzentrationslager Neuengamme 1938-1945. Herausgegeben von der KZ-Gedenkstätte Neuengamme, kontzentrazio eremuaz datuak jasotzeko. Raymond Van Péeren Ik was 20 in 1944, Relaas uit Neuengamme en Blumenthal liburuko testigantza lagungarria izan da oso. Primo Leviren Se questo è un uomo bidelagun izan dut nobelaren idazketa osoan.

        San Franciscoko Headlands Center for The Arts egoitzan igarotako bi hilabeteko egonaldi bati esker idatzia da liburu hau.

        Karmentxu Cundini eta gerrako ume guztiei, atzokoei eta gaurkoei, horrelakorik gehiago gerta ez dadin.