Eta handik gutxira gaur
Eta handik gutxira gaur
2004, narrazioak
168 orrialde
84-95511-63-0
azala: Lourdes Sanchez
Eider Rodriguez
1977, Orereta
 
2021, nobela
2019, saiakera
2017, narrazioak
2007, narrazioak
 
Eta handik gutxira gaur
Eider Rodriguez, 2004

Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur liburuko hamasei narrazioak Joseba Sarrionandiaren hitzaurre batekin datoz: “Ondo bereizi behar dira fantasiak eta mamuak. (…) Eiderrek, errealitateak duen mamu partearen kronika egiten du ipuinotan zehar, bere fikzioa ez dabil fantasien bila, baizik eta mamuen bila.

      Erakarmen-indar handiko narrazioak, estilo bikainean idatziak, gerora berretsi den idazlea erakutsi zuen Eider Rodriguezek bere lehen liburuan.

kritikak:
Mamu baten begiak, Maider Ziaurriz, Berria, 2004-06-19
«Horixe gustatu zait gehien: oro har istorio xumeak izanda, pertsonaien eguneroko bizitza eta kezkak nola ispilatu dituen, eta nola eman dituen, ustez sinpleak iruditu arren, aski konplexuak diren emozioak eta harremanak».
Geure besteren baitan bizitzea, Mikel Asurmendi, Irunero, 2004-07-01
«Eszenatoki horietako pertsonaiak zu edo ni izan gaitezke, haien espirituek eta zureek zeure imajinarioan bat egin dezakete, irakurle adiskidea. Eszena toki horretan zure buruarekin topo egin baitezakezu».
Hemendik gutxira atzo, Asier Sarasola, Gara, 2004-08-07
«Gaurko egunari, zuzenkiago adin-tarte bati, garai bati lotutako kontakizunak dira. Modu eder eta ulerkorraz esan nahi da. Zuzentasuna baztertu gabe, egoera mingotsak hainbatetan ditu mintzagai».
Errealitateko mamuen ifrentzua, Alvaro Rabelli, El País, 2004-10-10
«Emakumetasunaz jardun gabe, nagusi da emakumeen ahotsa, bakardadean eta egunerokotasunaren etsipenean bizi diren emakumeak».
Eta handik gutxira gaur, Ana Unanue, Aizu!, 2004-11-01
«Idazkera izugarri lantzen eta zaintzen duen idazle baten obra da Eta handik gutxira gaur. Liburuan ez dago gertaera askorik, bai ordea baliabide estilistiko mordoa, baita esperimentatzeko gogoa ere».
Epikaren ondoren, Javier Rojo, El Correo, 2004-11-10
«Egoera berriaren aurrean egokitzen zaila gertatzen zaie ipuin hauetako pertsonaiei. Hau guztia, idazle gazteenen artean nahiko ahaztuta zegoen estiloa lantzeko nahiarekin kontatua. Hemendik aurrera euskal irakurleak adi egon beharko zaizkie idazle honen ibilbidearen emaitzei».