Blackout
Blackout
2004, nobela
184 orrialde
84-95511-61-4
azala: Jeanne Mannen
Xabier Montoia
1955, Gasteiz
 
2021, narrazioak
2017, nobela
2013, nobela
2004, nobela
2000, poesia
1999, nobela
1998, kronika
1997, narrazioak
1992, ipuinak
1991, nobela
1988, poesia
1985, poesia
1983, poesia
Blackout
2004, nobela
184 orrialde
84-95511-61-4
aurkibidea
 
Blackout
Xabier Montoia, 2004

Xabier Montoiak bere bigarren nobela argitaratzearekin izena jarri zion trilogiari: “Hilen bizimoldea”. Izan ere, Hezur gabeko hilak nobelako Jean Etxegoien pertsonaia dakar Blackout honetara, gerora Elektrika obrarekin osatu eta itxi dena. Trilogiako lehendabizikoan Etxegoien Frantziako Armadako soldadu zen Gerla Handian, eta orain Bigarren Mundu Gerlan kazetari lanetan dihardu naziek okupatutako Parisen.

kritikak:
Traizioak, Ibon Egaρa, Berria, 2004-04-03
«Elkarrizketa biziak, bat-batean ebakitzen diren plano labur-azkarrak, batzuetan thriller kutsua hartzen duen tentsio ongi eramana... Zinematik asko edaten du Blackouten estetikak».
Bizitzaren bueltak, Igor Estankona, Deia, 2004-05-04
«Onartu behar dut lehenago sikuak iruditzen zitzaizkidala gasteiztarraren eszenak. Oraingo honetan gozatu egin dut bere hizkuntzaren ekonomia».
Kolaboratzaileak, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2004-05-28
«Azpimarratzekoa da, liburuko pertsonaia guztien artean soilik emakumeak direla bihotz onekoak. Krudeltasuna agerikoa da nobelan, eta batzuetan gehiegizkoa ere bai, sobera dagoen zerbait, edo hala iruditu zait behintzat».
Gizakiaren zitalkeriaz, Alvaro Rabelli, El Paνs, 2004-05-30
«Nobela osoa da Etxegoienen eta berorren lagunen jokabideen azalpena, noraino gizakia izan daitekeen hain zuria eta zitala egoera latz batean, nola besteen minari esker berez ilunak eta gizajoak diren pertsonaia batzuk heltzen diren ustezko botere batera».
Gerraren argiak, Asier Sarasola, Gara, 2004-06-05
«Esaldiak tiroak bezalakoak dira; labur eta zuzenak, esan eta erantzunak, baina badago poesiarako tarterik, Etxegoien iragan poeta, inular edo katu batekin kulunkan, narratzailea ostarteen bila ariko balitz bezala».
Bizirautea lege, Javier Rojo, El Correo, 2004-06-23
«Idakeran ere, ahalegin handia egin du idazleak, bere liburuari iparraldeko euskalkien kutsua emateko eta testua ahotsen korua balitz bezala aurkezteko. Nire ustez oso nobela erakargarria da, alde askotatik. Hitz bakar batean, desberdina».