kritikak:
Hamaika, Edorta Jimenez,
Euskaldunon Egunkaria, 1992-12-13
«Montoiak zenbait ipuinetan itxuraz amaiera barik bukatzen du bere zeregina. Atsegin dut teknika hori. Ipuinik borobilenak era horretara moztuak dira».
Indarra eta bizitasuna, Patxi Zubizarreta,
Egin, 1993-01-10
«Sakontasun psikologikoa bere obran gero eta handiagoa den bezala, bere lanean badago gero eta lortuago dagoen beste sakontasun mota bat ere, estilistikoa edo dei dezakeguna».
Asetzen ez duten ipuinak, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1993-01-16
«Halako atmosfera falta nabaritzen zaie ipuinei, oso azkar kontatuta dago dena, pertsonaiak behar gisa ezagutzeko betarik eman gabe. Lerro gutxitan egiten du haien aurkezpena, lerro gutxitan garatzen du haiei buruzko nondik norakoa».