kritikak:
Hirugarren eta azken deskarga, Igor Estankona,
Deia, 2004-12-21
«Ongiaz eta gaizkiaz aritu zaigu trilogia gogoangarri honetan. Iritsi ere iritsi garela uste dut errealismo landuenak soilik lor dezakeen mirarira: gizakia noiz okertu zen susmatzera, eta munduak darabiltzan karten artean Jean Etxegoien salbatuko zuena erdizka ikustera».
Aljeriako gerran, Javier Rojo,
El Correo, 2005-01-12
«Infernuratze baten aurrean gaude, eta infernuratze honetan Jean Etxegoien izeneko pertsonaiaren presentziaren berri ematen zaigu. ».
Gaitza, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2005-02-04
«Montoiaren eleberri honetan aipagarriena ez da gordinkeria, baizik eta pertsonaiaren aldaketa bat-batekoa, jakiten duenean zein izan zuen aita: bera ere torturatzaile bihurtzen baita».
Denboraldi bat infernuan, Ibon Egaρa,
Berria, 2005-04-05
«Montoiaren kontatzeko trebeziak bere hartan dirau, gozagarri: Aljeriako giroa eraikitzean, gogoetak eta ekintzak tartekatzean, istorioa harilkatzerakoan ohituta gauzkan trebezia beraz dabil idazlearen eskua».
Elektrika, Maider Urnieta,
Luma berrien eleak, 2005-05-01
«Gerraren eta hierarkia militarraren zentzugabekeria ederki azaldu ditu Montoiak liburu honetan. Zenbaitetan, begiak estali nahiko ditugu, ikusi nahi ez ditugun filmetako eszena bihotz-erdiragarrietan nola».
Elektrika. Kritika motza, Angel Erro,
Volgako Batelariak, 2005-07-06
«Hori da nik gizateriaz daukadan ikuspegi etsitua. Eta poztu nau eleberri batean islaturik ikusteak, horregatik zait hainbeste gustatu. Horregatik eta zoragarriki idatzita dagoelako, euskara batu ederrean, narrazioaren hariak bikain erabilita».