Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako.
Kafea eta tostadak hartu eta terrazara irten nuen.
Bi uso atera ziren hegan aurrez aurre nuen teilatu erlaitzetik.
Kalera bainoago, terraza hark zerura ematen duela esan daiteke. Laurehun metro koadro zeru, norberarenak.
Etxe honetan ematen ditugun udara hasierako arratsetan, konturatua nago beren hierarkia arau propioen arabera dituztela antolatuak hegaldiak herriko hegaztiek.
Sorbeltzak ziztu bizian, doi-doi libratzen dituzte teilazko gailurrak.
Haien gainean usoek era pausatuago batean egiten dute etxe batetik bestera.
Gorago, zapelatz bat pasatzen da lantzean behin.
Eta goragotik, hiri batetik beste baterako hegazkinen hariek josten dute zeru urdina.
Goiz hartako freskuran, gorantz tira egiten zioten lanbroari sorbeltzek.
Ganbarara igo nintzen.
Gainezka egiten zidan han pilatutako kaosak. Sartu eta eskubitara, azken zaharberritzean badaezpada ere bertara igotako eta betirako ahaztutako altzari zaharrak zeuden hautsez betetako plastiko eta izarapean.
Hanka batzuk ikusi nituen estalki baten azpian, aulki batenak. Udaran almendra alea babesten duen belus berdea lirudikeen oihalez forratutako jarleku bat zen, orain dela berrogeita hamar urte nekazari errepublikano baten etxeko egongelan, garaiko interiorismoaren kanonaren arabera, luxuaren bekatu burgeserantz egindako labaintze arin baten ebidentzia sotila. Beharraren eta desioaren artean, debilidade irristada bat.
Noizbait zuriagoa ere izandako izara bat erretiratu nuen eta orban beltzez zipriztindutako ispilu horitu batek neure buruaren isla itzuli zidan. Ilea urdindua eta motots narrasean bildua, amonaren presentzia batean erretratatua agertzen nintzela idatziko nuke horrelako sineskeria atzerakoi eta esoterikoetara emana banintz.
Ez nuke jakingo zehazten ezgauza haiek guztiek eragiten zidaten ezinegonaren eta beldurraren arteko gorputzaldi hura.
Teilatupea makurtzen hasten den txokoan, mesanotxe bat zegoen, osabaren gelan ezagutu nuena ume nintzela.
Sekulako sustoa hartu nuen, jakin-minez, tiradera azpiko atetxoa zabaldu nuenean. Bi begi distiratsu nituen begira.
Kattagorri bat zen. Disekatua.
Eternitate osorako pinaburu bati eta haren adaxkari heldua. Arrikrutzeko lehoiaren irauteko eraren antitesia. Azala eta hezurra.
Ilajea zahartua zuen, ezinago lehorra eta norabidean inolako adostasunik gabe kalpartua. Taxidermistaren lanik zailena, ordea, begira nituen bi kanikatxo haietan animaliaren arima atrapatzea izango zela pentsatu nuen.
Arima eta aldartea. Adi eta izu hitzen arteko akats semiotiko bat zuen mesanotxeko katagorriak.
Altzari eta etxe barruko zeren eremua utzi, eta ganbara nabarmen zabaltzen den aldera so egin nuen. Kamioi bat kabituko litzateke bertan, erraz. Azalera eta bolumenaren metro, metro koadro eta metro kuboak, denak, altzari, lanabes eta zertarako balio zuten ez nekien abarrez beteta zeuden: lurra, paretak eta airea —teilatupea alderik alde zeharkatzen duen habean zintzilik zeuden zer haiekin guztiekin—. Itolarria eragiten zuen. Han zeuden guztien artean aukera egin, garbitu, ganbara hustu eta era ordenatu batean jarriz gero, lasai emango luke bazter guztietan ugaritu diren eta hainbesteko jakin-min gutxi sortzen didaten museo etnografiko ezin interesgarriago horietako bat bikain hornitzeko.
Oinordetzan jasotako kaos hari, antropologikoki, behaketa modu ez parte hartzailean begira niezaiokeela uste banuen ere, bazegoen lotzen ninduen zerbait: erabilita zeuden; eta erabilera haren seinaleak zituzten zumezko otarre handien heldulekuek, igitaiaren kirtenak, edota hainbestetan askatu eta lotutako korapilo baten estruktura teorikoa gordetzen zuten zakuek, eta zer esanik ez, erabilitako zapatek eta prakek.
Higadura eta geriza-orban haietan zeutzan garitan ia ezagutu ez nuen aitonaren eta ezagutzera iritsi ez nintzen amonaren bizitza eta bizimodua.