Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Gaur egun, iruntzitara dator denbora.

      Akatsa erlatiboa edo absolutua den ebatzi ezinik, mediumek mukuru betetzen dituzte kultura etxeak eta udal aretoak. Ohe gaineko gurutze eta amabirjinekin hazi eta marxismoaren bidetik agnostikotasunera egin zuten haien eta oraingo gazteagoen fedea bueltan da.

      Izpirituaren ahalaz eta indarraz ari da areto betean gizon (ezin bestela izan) gazte eta euskalduna. Hori bai, gazteleraz (ezin bestela izan). Inongo esoterismo zantzurik gabe, banku bateko langiletzat hartuko genuke kiroldegiko sarreran topatzera. Jende artean adi-adi, mutil gazte zurbil bat, mediumaren izen bera duena. Adin ertaina deitzen zaion horretan kabituko lirateke biak.

      Orain bi urte, lana galtzean galdu zen bera ere. Aita eta amaren genealogia bezatu oinordetuan, injustiziak isilik eta bakarrik irensteko lezioan hazitakoa, familiako bi adarretatik zetorkion sumisioaren transmisioa. Krisia zela eta, enpresako langile erdiak bota eta beste erdiak ertera bultzatu zituztenean, etxekoek istiluetan ez sartzeko esan zioten, ez ateratzeko manifestazioetan, ez nabarmentzeko inondik ere. Eta han non dagoen, ez sindikatu batean izena ematen, ez erteko dirulaguntzei esker nagusiak erositako 60.000 euroko auto zuriari su ematen, ezpada areto hartan, mira-mira eginda entzuten neoliberaltxo jator hari nola komunikatzen den hildakoekin. Aldameneko emakume ilehorituak, mende erdi aldean, auto zuri horietako bat garajean, ukondoaz jota kenarazi dio besoa aulkitik.

      Atera aurretik banan-banan besarkatuko dituela esan die mediumak bertan bildutakoei. Barnean duen energia partekatu nahi omen du. Gure mutilaren aurrean ilaran zegoen emakume txiki eta argal batek, bere txanda iristean, larritasunez eutsi dio beso banatatik mediumari, eta galdetu dio hildakoekin hitz egin badezake, bere anaia nork erail zuen jakin nahiko lukeela eta galdetzeko, faborez, anaiari. Hitz egin, bere horretan ez duela hitz egiten, eta dena dela ere, horretarako kontsulta pribatu bat eskatu beharko duela erantzun dio mediumak. Garbi esan dio eskua askatzeke eta irribarre zuria ezpainetan: “Baina jakizu ez naizela gai politikoetan sartzen”.