Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Espartzuzko soka zahar bat, elkarri lotutako zuntz sorta batez osatua, zeinetako bakoitza, era berean, beste hari-korda batzuekin lotzen den. Hartzen duzu landare lehor baten zuntza, eta ondo bihurrituz, eta beste hainbatekin txortatuz, soka osatzen duzu.

      Ondoren beste hainbatekin lotu eta soka sendoagoa sortzen duzu. Eta hala, multzo bakoitza, behin txirikordatuta, hurrengoaren barruan geratzen da, eta beste hau hurrengoaren barruan; atzera egiteko aukerarik gabe.

      Azkenean, esponentzialki txirikordatu zuntz pila hori da guk soka deitzen dioguna. Soka idor horrek bizitzan bizpahiru korapilo izan ditu, egunerokoaren busti-lehorrean maiztuak, orain zuntz konkor bat osatzen dutenak, gaizki sendatutako zauriek uzten dutenaren modukoa. Hura askatzen saiatze hutsak soka haustea lekarke, aspalditik delako korapiloa sokaren muina.

      Negarra, beldurra, itolarria, bakardadea, iluna, txikitasuna, poza, taktoa, zaintza, argia, titia, ezagutza, goroldioa, maitasuna, heriotza, proiekzioa, denbora, espektatibak, konplexuak, lagunak, alarguntzea, dezepzioa, beldur amniotikoa, sorpresa, esnea, gorputza, anbizio nahia, eta eza, garia, harrotasuna, harrokeria, kartzela, hizkuntza, egiak, gezurrak, oinordetza, laguna, etsaia, anaia, jabetza, zorra, apropiazioa, amona, abandonua, homosexualitatea edo elurra bezalako zuntzak elkarrekin lotuta osatzen dugun soka.

Amak eman zidan bizitza, eta hizkuntza bat, nire ama hizkuntza ez dena. Eta paisaia bat.

      Garizko paisaia bat. Paisaia hartara nindoan egun eta ordu hartan. Berdetik larura.