Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan mendiko errepide hura utzi eta autobidera ateratzeko. Aldapak beherantz egiten zuen orain, eskubiko leihoan neraman errekastoaren emanari jarraiki.

      Bidegurutzera heltzean, ibaiarekin eta errepide nagusiarekin bat eginez, goitik behera zetorren ur eta trafikoan diluituko ginen erreka eta biok.

      Urak bere bidea jarraitu zuen hala ere, eta nik geratu beharra izan nuen. Garbitzen ari ziren errepide ondoko magala. Semaforo txiki batean abiada moteldu, efusibitate mekaniko neurtuz besoaz kasu egiten zidan buzo eta kasko laranjako gizonari men egin, eta berak agindutako lekuan geratu nintzen.

      Telefonoari begira nengoela, nahi gabe, besoari eragiteari ez ziola uzten konturatu nintzen, automata bat zen. Ez zegoen beste autorik. Bera eta ni bakarrik geunden basamortuaren erdian.

      Horra kapitalismoaren aurkikuntza antropologiko bikaina. Egunean zortzi lanordu ordaindu behar ez zaizkion txorimaloa, duplikatu perfektua sortu dio kapitalak langileari. Hotzik eta bero kexarik ez du, ez zaio besoko minik egiten. Ez dago sindikatuko den beldurrik.

      Luze iritzita nengoen. Besoa jasota, stop seinalea zuen esku batean. Eta bestean, trapu gorri bati eusten zion, gora eta behera astintzen zuena. Urduritzen hasia nintzen, ez nion ulertzen zer esan nahi zidan.

      Ez nekien beste mugimendurik egiteko programatua zegoen edo hori zen egiten zekien gauza bakarra.

      Halako batean, atzetik kotxe bat azaldu zen eta argiekin keinuka hasi zitzaidan urrutitik, ondoren ezkerreko leihotik, eskuarekin pasatzeko eginez. Onartu beharra daukat eszena hartan beste gizaki bat azaltzeak lasaitu egin ninduela. Bere atzetik jo nuen.

 

 

Kostatu egin zitzaidan bide nagusia hartzea. Kamioiz beteta zetozen bi erreiak eguerdiratzen ari zen goiz hartan ere. Azkenik sartzea lortu nuenean, trailer baten atzean geratu nintzen, metro batzuetako tartea utzita. Ez neukan aurreratzen hasteko batere intentziorik; nahita ere, ezina zen. Dena zen kamioia.

      Lasai hartzea erabaki nuen, baina ez zen erraza. Kargu hartzen zetorkidan atzeko kamioizalea argi diz-diz eta esku espantuz. Gauza jakina da ez dutela maite autorik eramatea aurretik. Eutsi egin nion, aurreko erretrobisorea biratu eta bere imintzioak kotxeko planotik ateratzea lortu nuen. Kilometro gutxi batzuen buruan, hirutan banatuko zen trafikoa, eta nik hartuko nuen bidea lasaiagoa izan da beti.

      Tunel labur baten zulotik ateratzean, ondare industrialaren edertasun oinazegarriak herdoiltzen zuen bide hegia. Eguzkia atera nahian zebilen arren, ez zuen lortzen poligonoen, supermerkatuen eta etxe multzoen atzean kroma pantaila batek egiten zuen efektu irreal eta atenporala zirudien lainoa erabat zartatzen.

      Soro haien artean gailentzen den mendirik garai eta handientsuena lainoak harrapatua zuen, eta ez zen bistaratzen. Nik ikusten nuen, buruz dakidalako paisaia hau. Duda egiten nuen, ordea, aurrean neraman gidari portugesak ikusi ote zuen.

      Bailara hori ezagutu zuen berak mendi hori gabe.

      Behe-laino artean, larre zabaletan, behorrek, zurda luzeak haizearen kontra, orain dela 10.000 urte hasitako trostan, taupada asinkronikoak ateratzen zizkioten munduaren atenporalitateari.

      Ataketako txarrantxetan utzitako zurda-mototsek jabego pribatuaren mugen kontzientziaren berri ematen zuten.

      Zaldi zuri batek aurreratu ninduen. Transporte de animales vivos zioen pegatinadun erremolkean zihoan zutik, begi larriz, karbono dioxidoko aire pozoituan utziz munduaren ustezko aurrerapenaren lagin galdu bat.

      Animalien garraiolaritza mendiz egin beharko litzateke, transhumantzian. Eta ez kamioietan.

      Eta zuhaitzak... paisaia. Paisaia ere eraman egin baitaiteke batetik bestera.

      Hala, kamioiak garraiatu egin dezake paisaia, nik orain buruan daramadan bezalaxe.