Aurkibidea
Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...
Batez besteko errentaren arabera...
Atletismoko pista atzean utzi eta...
Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...
Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...
Gaur egun, iruntzitara dator denbora...
Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...
Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...
Bidean aurrera, errebuelta batean...
Amorrarazita alde egin nuen museotik...
Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...
Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...
Udaberriko goiz lainotu hartan...
Bai goroldiotan eta bai garitan...
Buruko min arin bat sentitu nuen...
Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...
Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...
Telefono mutuaraziak jo zuen...
Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...
Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...
Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...
Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...
Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...
Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...
Ehun urte inguruko etxea da gurea...
DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...
Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...
Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez jarri nintzen ordenagailuaren aurrean: zein, zer, nondik... baina nabarmena zen aurrez egindako galderak gordeak zizkidala Googlek.
Oker ez banago, jendeak gehien zer galdetzen duen, hurrenkera horrexetan ematen ditu bilatzaileak. Eta halaxe harrapatu nuen neure burua. Aproba egite aldera, galdegai bera idatzi nuen euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Txokatu egin ninduen ariketa soziologiko-politiko haren emaitzak.
Esate baterako, euskaraz, itaun metalinguistikoetan barrena abiarazten zaitu bilatzaileak. Antza denez, hizkuntzari buruzkoak dira sarrien egiten ditugun galderak.
Konparazio batera, “nola esan...” idatziz gero, “nola esan orduak euskaraz”, edo “nola esan gilipollas euskaraz” dira lehentasuna dutenak.
Aldiz, gazteleraz galdetuz gero, “cómo decir... a alguien que no te gusta” da lehen erantzuna. Frantsesez, berriz, “comment dire... je t’aime” edo “merci” da erantzuna.
“Nola ekidin... zure kontuak hackeatzea”, “comment éviter... le stress”, “cómo evitar... la caída de pelo”.
“Cuánta gente... se llama como yo”, [...] “harritzekoa da zenbat jendek... ez duen ezagutzen herri honetako historia”, “combien de gens... sont morts dans le passé”.
“Nola egin ondo... laburpen bat”, “cómo hacer bien... las sentadillas”, “comment faire bien... caca”.
“Noiztik... deklinabidea”, “desde cuándo... se cuenta el embarazo”, “depuis quand... l’homme existe-t-il”.
“Noiz arte... euskaltzaindia”, “hasta cuándo... se puede abortar en España”, “jusqu’à quand... peut-on souhaiter la bonne année”.
“Zenbat balio du... kuantifikatiboa adieraztea”, “cuánto vale... un bitcoin, un camello”, “combien coûte... l’euthanasie en Suisse”.