Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Buruko min arin bat sentitu nuen, eta eguzkiak ere logura ematen zidanez, ontziolaren pareko parkingean aparkatu eta tabernara sartu nintzen. Kafe bat eskatu eta eguzki goxotan eseri nintzen atarian.

      Ontziolari begira jarri nintzen. Burdinazko barku baten barrena lixatzen ari ziren bizpahiru gizon beltzaran.

      Herdoildutako orban bat orain garbitu eta orain laztandu egiten zuten eskularru potoloz.

      Langileen txikitasunak erakusten zuen ederraren tamaina.

      Ikusia nuen behin, Bretainiako herri batean, barkuen hilerri bat. Bata bestearen gainean etzanda, elkarrekin ari ziren usteltzen paduran halako makur-molde etsitu, solidario eta antiekologikoan.

      Kasu honetan, ordea, bizirik zegoen barkua. Mailatua, baina bizirik.

      Ontziolaren eskubi aldean, biologoek inbaditzailetzat duten ihiz beteriko hondartzatxo bat dago eta, bertan, eguzkipean eta uretan marazten urteak daramatzan txalupa baten eskeletoa datza, marea jaistean erabat bistan geratzen dena.

      Balea baten hezurdura dirudi.

      Sarritan ikusia nuen arren, orduantxe otu zitzaidan aurrenekoz balearen irudira eginak direla itsasontziak.

Itsasertzeko bidea utzi eta barnerantz egingo zuen aurrerago errepide-seinaleetako aukeretako batek. Seinaleari jarraitu eta aldapan gora, mendirantz egin nuen.

      Urruneraino ikus zitekeen urtaroari eta uztari zegokien hitzarmen estetikoz jantzitako bailara berde zabala. Bertako baso-zelaietan agertu eta desagertzen zen orografiaren menera itsatsitakoa zirudien errepideak.