Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Bai goroldiotan eta bai garitan, katebegi antzua naiz nire aurrekoen makurren produkzio eta erreprodukzio katean. Eta gizakiak guganaino narrasean ekarri dituen alferrikako organoen zerrendari bat gehiago erantsi diot: umetokia.

      Zuk umerik ez ekartzea erabaki zenuen, edo hori litzateke, hipotesien jolasean, sinesgarritasun handiena leukakeen bertsioa.

      Oraindik ez esaten pasatu zenuen denbora; behin, honezkero ez esaten harrapatu zenuen arte zeure burua.

      Ezetz erabaki zenuen baietz erabaki zenuen baino gehiagotan.

      Ezetz erabaki zenuen, azkenean. Azkeneko aldian.

      Ezetz erabakitzea ez zaizu erabaki bat iruditzen orain.

      Ezetz erabakitzea ez erabakitzetik gertuago dago. Eta utzi denborari pasatzen, bere lana egin dezan. Kasu honetan, ordea, denborak bere burua jan du.

      Orain halako damu bat ari zaizu ernaltzen, ez genuen zugandik gutxiago espero.

      Duda eta gero, damua.

      Beraz, zure ama bakarraren, bi amonen, lau birramonen eta amonen birramonen gorputz eta corpus amaiezinean katebegi antzua zara.

      Ez zaude harro, baina noizbait gertatu behar zuen.

      Ikuspegi biologiko batetik, sobra ebolutiboak deitzen zaie ezertarako balio ez duten gorputzeko atalei.

      Ez omen ditugu denok: apendizea, eskumuturreko gihar bat —arboletara igotzeko garatua—, azkenaginak, gorputzeko biloa zutitzeko muskulua —beldur egoeretan itxuraz handiago emateko, katuek egiten duten eran—, buztan enbrionarioa edo koxisa —ekilibrioa mantentzeko— edota gizonen titiak. Eta hirugarren betazala, narrastiek baino mantentzen ez dutena.

      Zuk beste bat erantsi diozu zerrendari: ugaltze aparatua.