Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen.

      Txaketako poltsikotik txartela atera ezinik nenbilela, pasatzeko barrura esan zidan txoferrak; ilaje beltzeko gazte sendo eta bizarduna, desagertu eta hogei egunera errekan eskuak lotuta agertu aurreko bere azken lanegunean ikusi uste izan nuen.

      Abiatzerako geratu behar izan zuen lehenengo bidegurutzean.

      Hogei bat metroko tartetxoa egiten zuen eta berriro ere geratu.

      Aurrean neraman emakumea telefonoz ari zen. Xehetasunik txikienaz jakiteko moduan zertan ziren senideren baten kimioterapia saioak. Spotifyk bere algoritmoan harrapatutako Atahualpa Yupanquiren abesti bateko erreka ondoko zuhaitz-azpi baten itzalean babestu nintzen kaskoak jantzita.

      Autobusak geldirik zeramatzan minutu batzuk, eta abiatzean duda egin nuen leihotik ikusi berri nuen jende andana hura zen mugitzen zena ala geu ginen azkenean abiatu ginenak. Atzeraka eserita nindoan eta galdurik nuen munduaren ardatzaren pertzepzioa. Leiho karratuaren zabalera osoa betetzen zuen aldra hark oihuka. Kaskoak kenduagatik, ez nien ulertzen zer zioten.

      Ez zen oso jendetsua, soziologikoki askotarikoa bai; hainbat klase, azal kolore eta adineko pertsonek osatua. Kostata egiten zuen autobusak aurrera Poliziak zinta horiz zabaldutako bidean.

      Eta araldea atzera, atzera.

      Manifestazio bat zen, atzeraka.

      Burua gure parera heldu zenean, albo batera egin zuten. Pankarta eta karteletan “abortua hilketa da”, “homosexualak sendatu” eta ondo irakurtzeko astirik eman ez zidan beste mezu batzuk bistatu ahal izan nituen.

      Autobusa haserre bezala berrabiatu zen, eta bulkadak are atzerago, edo aurrerago, eraman ninduen, manifarantz bezala. Ondoren, semaforo baten gorriranzko trantsizioa indarrez zanpatuz, azken ehun urteko garapen arkitektonikoan luxuaren bilakaera esplikatzen duten eraikinen artean intermitenteki azaltzen zen itsasoari begira, etxera bueltako bidea egin nuen.