Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Goiz zen, hotz egiten zuen, eta balirudike, kotxera bidean, lanera sartzen zen aldra nagituaren hatsarekin batera sortzen genuela udaberriko goiz hartan dena biltzen zuen behe-laino itxia.

      Kotxea hartu eta, konturatzerako, hiriko irteerako semaforoan nengoen. Kostata utzi zidan ezkerreko erreian sartzen atzetik zetorren gizonak. Laurehun kilometroko ihes betea egiteko adina errekinez betetako deposituarekin, asteazken goiz hartan, handik bost kilometrora dagoen lantokiko parkingeraino helduko zen akatsaren logikan segitzeko, gehiegizko afanez, esango nuke.

      Gasolinak ez zidan bidaia osoa egiteko lain emango, baina beteko nuen aurrerago.

      Konturatzerako, iritsia nintzen kostaldea albaintzen duen errepide bihurrira. Eskubiko leiho itxitik, itsasoa sartzen zitzaidan. Akuario baten efektu erabatekoa.

      Errepide hartako kilometro bakoitza urte luzez itsaso zabalarekin negoziatutako muga zen, munduarekin joskura egiten zuena. Urtean hiruzpalau aldiz, bere kontratuaren partea berrestea edo baldintzak berrikustea exijitzen du itsasoak.

      Ezkerreko leihoa, berriz, malkarrak betetzen zuen. Negoziazio bereko beste elementuak. Egia esatera, konfliktoa mendiaren eta itsasoaren artekoa zen, gizakiak bien artean korridore humanitario bat egitea erabaki zuenera arte, herri batetik bestera igarotzeko, eta hala, gerra horretan ere auziaren parte bilakatu.

      Labarra sare metaliko batean bildua zegoen. Inpresioa egiten zuen, hauskorregia zen sarea gainean zituen lursail, baserri eta goiz hartan etxe horietako baten atarian kafea hartzen ari zen emakumeari paparrean paratu zitzaion zamari eusteko.

      Litosferak, bere aldetik, luizien bidez negoziatzen zuen mugen afera. Itsasertzeko errepide hartan, oso ohikoak dira euri jasen ondorengo luiziak.

      Eta horrela, proiektu arkitektonikoek huts egiten dute behin eta berriro, tunel, sare eta porlanezko euste-horma teoriko eta definitiboekin.

      Gogoan dut behin, lanera bidean, garai hartan bizi nintzen herria ondokoarekin lotzen duen bihurgune amaiezineko errepidean, harri-koskor bat agertu zitzaidala bidearen erdian.

      Ez dakizu zehatz nondik, baina badakizu harri hori malkarretik erori dela, eta ulertzen duzu luiziaren aurrerapen seinale bat izan daitekeela; eta azeleratzen duzu, nahiz eta ez dakizun azkarrago edo mantsoago joateak salbatuko zaituen.

      Ihes egitea izan delako zure betiko aiurriak agindu izan dizuna. Baina geldirik geratzea ere izan daiteke ihes modu bat, salbatzeko era bat, esate baterako, ekaitza denean: garaiz tratatu gabeko zure trauma infantilaren senari segika, ekaitzaren begiraino heldu zara behin baino gehiagotan ihesean.

      Kasu horretan, ihes egitea geldirik egotea zen. Baina luiziarenean ez.

      Lantokira iristen ari zinela, sekulako lur jausia izan zela entzun zenuen irratian, zuk harria ikusitako leku berean.

      Orduko hartan ulertu zenuen harria. Ez beti.

 

 

Bare zegoen itsasoa goiz hartan, zilartua. Olatu txikien gora eta beherek itzalak sortzen zituzten uretan, eta oliozkoa zirudien. Topikoak erauntsiaren ondorengo barealdia esango luke, baina zuri, zure negatibismo ez-zientifikoaren arabera, erauntsiaren aurrekoa irudituko zaizu beti.

      Paisaia eta oroimena elkarrekin korapilatzen zitzaizkidan.

      Aurreko kristaletik, lainoak jotzen zituen kotxeak. Eguzkia ateratzen ari zen eta, aurpegian, denborak egindako marketara tolesten zitzaidan keinua.

      Bizitza galderaz betetzen ari zitzaidan, inoiz baino gehiago; bizitzak galderak bidaltzen zizkidan iraganetik, eta etorkizunetik ere bai.

      Behin izan nintzenaren eta gero izango nintzenaren artean.

      Galderak eta beldurrak.

      Umetatik nekartzan eta zahartzarotik datozkidan beldurrak elkarren gainean metatzen zaizkit, bide erdia edo erdibidea den mortu honetan.