Euskal Herriko greba feministak
Euskal Herriko greba feministak
2024, saiakera
124 orrialde
978-84-19570-30-7
editorea: Jule Goikoetxea
Uma Ulazia
2001, Mutriku
 
Euskal Herriko greba feministak
2024, saiakera
124 orrialde
978-84-19570-30-7
aurkibidea
 

 

Esker onak

 

Euskal Herriko Gazte Feministak-eko kideei eta kide izandakoei. Egia askorekin sartu nintzen taldera. Eskerrik asko, irakatsi didazuelako egia ez dela existitzen; bai, ordea, estrategia. Luxua da zuekin pasioa partekatzea.

 

Juleri. Gatazkak behar eta nahi ditugu, baina gatazkarako tresnak behar dira. Eskerrik asko, tresna hauek emateagatik. Baita liburu hau idazteko aukera eta laguntzagatik ere.

 

Liburu honen idazketa prozesuan zehar aholkatu eta babestu nauzuen lagunei. Berri onak eta pozak kolektibo bilakatu eta nirekin batera ospatzen dituzuenoi. Bakarrik ezin da, baina zuekin bai.