Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Oroipen goibelak
Urre uherraren putzuetan ito dira
urtarrilaren aire hotza
zeharkatu nahi zuten
hegazti bidaiariak.
Etsipenaren untziak
hondoa jo du
bihotzaren harmoretan.
Argi-izpirik gabeko gauak
gazela itsuaren begietaraino sartu ditu
bere hamazazpi zainak.
Bihar, agian,
beste ilargi batez mintzatuko gara,
beste esperantza batez,
baina gaur ez,
gaur behintzat ez,
damu dut-eta
gizon izana.
w1991