Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Arbola nahi nuke izan,
erroak lurrean finkatuz
zerua besarkatu ahal izateko.
Arbola nahi nuke izan,
eguzkipean
datorren gizonari
neke eta izerdi
geriza emateko,
edota
euripean
datorren ibiltariari
aterpea eskaintzeko.
Arbola nahi nuke izan,
bakardadean
bizi den gizonari,
ene hostoen eraginez,
bihotzari hitz egiteko,
Arbola nahi nuke izan
udazkenak joa izan ondoren
udaberriaren itxaropena
izateko.
Eta negu gorri batean,
hotzak dar-dar
aurkitzen bazara,
arren,
esadazu,
ni naizen zuhaitz honi
emanen baitiot su,
zure oin hotz horiek,
besterik ez bada ere,
zerbait bero daitezen.
Orduan,
ene zuhaitz hau
errauts bihurtuko da,
baina
errauts horietatik
zuhaitz berri bat haziko da:
bere adar-hostoen amaraunean
gure bihotzak
lotuko dituen
zuhaitz berria:
maitasunaren zuhaitz
eder-zoragarria.
Bere enborrean
gure haragiak
dira nahasiko,
fruiturik helduenak
eman ditzan...
w1975