Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Patuaren intsektuak
«Amona mantalgorri: bihar euri ala eguzki?»
Dena idatzia zegoen.
Dena idatzia zegoen, bai, jaio jaioak ginelako eta hil ere hil egin beharko genuelako noizbait, orduan ez bagenekien ere.
Eta ezjakintasunak eskaintzen zigun pozarekin, tximeletak eta amona mantalgorriak harrapatzera abiatzen ginen, herriko zelai-soroetarantz jauzika.
Egunsentia baino gorriagoak ziren amona mantalgorri haiek, baina puntu batzu zituzten han-hemenka beren mantaletan euri-tanta beltzak iduri, gauak ere ereinda baitzituen orduko bere begininiak eguzki gorriaren lurretan.
Eta eskuetan hartu eta atzetan gora igotzen uzten genien, han goitik ihesi joaten zitzaizkigun arte.
Eta hegan eramaten zituen amona mantalgorriak
gure gaua eta gure eguna,
gure bizitza eta gure heriotza,
orduan ez bagenekien ere.