Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Ene Caracasko dama beltz maiteari
Esku amultsuek landutako anforaren baitan
Ez da dena tristura,
ez da dena negar,
ez da dena zuzengabekeria,
ez da dena heriotza...
anitz arantza dago,
bai,
baina ez da guztia arantza.
Bizitza eta itxaropena
azken mugan
giltzatzen direlako,
horregatik,
ez dut ukatuko bizitza.
Eta bihar,
gosez hiltzen ari den
haur tripandidun hura
ikusita
negar batean
jarriko banaiz ere,
gaur behintzat,
etxetik irten naizenean
ume baten irria
begiztatuta,
bihotza
pozez lehertu zait.
Tristura badago,
baina poza itxaro
dudalako...;
zuzengabekeria badago,
baina justizia itxaro
dudalako...;
gorrotoa badago
baina maitasuna itxaro
dudalako...;
heriotza badago,
baina bizitza itxaro
dudalako...,
maite dut bizitza!
Gogorra izanen da borroka,
baina itxaropenaren izenean
gizakiaren garaitza
gauza guztien artean itxaro
dudalako...
maite dut bizitza!
Eta bihar
ilun egonen banaiz ere,
gaur behinik behin
pozez beterik nago...
Erle bat bezala
lorez lore nabil;
bizitza hain ederra...
ta zertarako hil?
w1975