Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-31-2
Joan Mari Irigoien
1948, Altza
 
 

 

Muga

        eta

              mugagabea.

Tartean,

huts-hutsean,

ni.

 

Ilargian bizi naiz,

    bakar-bakarrik;

hala ere,

  kate luze bat

      landu nahi nuke,

ene bihotzari Lurra lotzeko,

Lurrari ene bihotza,

odol gorria sutegi,

elkartasuna burdindegi.

 

Uharte batean bizi naiz;

hala ere,

  ene uhartearen harresiak

      hautsi nahi nituzke,

            itsasoak irents nazan.

 

Orduan,

  ene hustasun hau

      hutsune handiago bat izanen da,

          baina gizon baten hutsune...