Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
HIZKUNTZ TRATAERAK
(Berrian argitaratua, 2006ko otsailaren 3an)
Gurean ematen den diglosia egoerak antzerkiaren arloan ere jotzen du, zelan ez, batez ere kontuan izanda testua dela antzerki emanaldi baten osagai garrantzizkoenetariko bat. Hegoaldean behintzat, urte asko daroate euskal antzerki taldeek gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak prestatzen eta ematen, eta esandako ordenan aipatu ditut hizkuntza biak, gaztelaniazkoari ematen zaiolako gehienetan lehentasuna.
Horrek, jakina, lan gehitua eskatzen die aktore eta zuzendariei testua ikasi eta interpretatzerakoan eta, ikusle kritikoa naizen aldetik, argi dago asko makaltzen dela antzezpenaren beste alderdi sakonagoetan behar den indarra. Egoeraren aurrean konpainiarik ahaltsuenek antzezle batzuk euskarazko produktura eta beste batzuk erdarazkora bideratzen dituzte, arestian esan dudan arazoa konpontze aldera, nahiz eta horrek kostu bikoitza dakarren ekoizpenaren aldetik.
Errua nori bota, itsusia izateaz gain, ez da batere erraza, kontuan eragile asko sartzen direlako, naturaltasunik gabeko euskarazko itzulpen edo bertsioetatik hasi eta euskaraz inoiz edo ia inoiz programatzen ez dutenengan amaitzeko. Baina gauzak ez dira diruditen bezain sinpleak, programatzaile konprometituek ere kultur zinegotziak dituztelako gainean, emaitzak eskatzen ekonomia eta ikusle kopuruen aldetik. Eta hor agertzen zaigu euskaldun gehienen nagikeria edo antzerkira joateko ohitura falta, bakarrik epe luzerako heziketarekin konpontzen dena.
Azken udagoienean, baina, Iparraldean sortu dira egoerari aurre egiteko proposamen bi. Lehenak (Kaukasiar kreazko borobila) aldibereko itzulpenak jartzen ditu ikusleen aurreko pantailetan, eta horrela euskaraz aritzen dira Euskal Herritik kanpo ere. Besteak (Batek mila) euskaraz eta erdarazko esaldiak tartekatzen ditu, ikusle erdaldunak euskararen mundura erakarri guran. Nik ez dakit, baina, benetako konponbidea hortik etorriko ote den.