Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Bi maitasun Mikel Lizarralde
Gustatu egin zaidala igarri omen da
Lan, obra, ikuskizun, proposamen…
Maletak, euritakoak, bizikletak
JAKAREN PISUA
Zeintzuk dira kritikaren mugak? Edo haren xedeak? Suposatzen da informatu egiten duela, konbentzitu eta erlazioak erakutsi nahi dituela, hots, lan baten ulermenaren gaineko begirada edo perspektiba bat iradokitzen duela. Baina, abiapuntuan jartzen badugu arteak hainbat interpretazio, begirada, irakurketa, sentimendu… eragiten eta estimulatzen dituela, kritikak ez liguke inoiz esan beharko zer ikusi edo zer ez ikusi edo zer interpretatu, eta are gutxiago aprobatu edo suspenditu. Oso erraza da boterea edukitzearen tentazioan jaustea, eta botereaz baliatzea, eta askoz zailagoa da katedrarik ezartzen ez duen eta interesa pizten duen diskurtsoa garatzea.
Miresten ditut manikeismotik urruntzen diren kritikariak, miresten ditut bihotzez jarduten dutenak, isiltzen direnak ere miresten ditut.
Ana Valles
Matarileren aldizkariko 1. zenbakiko pasartea