Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
1930
Ahotsa betean
Bigarren sarrera (lirikoa) - Amaitugabeko zatiak (1928 - 1930)
Aurkibidea
1913
1914
1915
1916
1922
1923
Honetaz
...ri zuzenduriko eskaera mesedez, alkimista tobaritxa, bete ezazu zeuk!
1925
1926
Poesiari buruzko solasa zerga-inspektorearekin
1929
1930
Ahotsa betean
Bigarren sarrera (lirikoa) - Amaitugabeko zatiak (1928 - 1930)
Otso batek bezala
irentsiko nuke
burokrazia,
ez diet batere begirunerik
kredentzialei.
Eta pikutara bidaltzen ditut
papertxo guztiak.
Baina hau...
Konpartimendu eta kabinetan
barrena
funtzionari txit adeitsu bat
dator.
Denek erakusten dute beren igarobidea
eta nik
neure
liburutxo purpura txipia
luzatzen dut.
Igarobide batzuentzat
irribarreak daude
beste batzuei
tu eginen liekete.
Errespetuz
hartzen dituzte adibidez
lehoi ingelesa duten
igarobideak
bi lekutako konpartimenduan.
Begiz jaten dutela
jaun agurgarria
diosalak eta burumakurkak eginez
eskupeko bat hartuko balute bezala
hartzen dute
amerikar baten
igarobidea.
Poloniarrari
behatzen diote
ahuntz batek agiri bati moduan.
Poloniarrari
beren polizia jaketan tentetuak
begiak irten beharrean
behatzen diote esanez bezala
polizien elefantekeria inozo batean:
Nondik dator hau ordea
eta zer ote dira
berrikuntza geografiko hauek?
Baina buruaren aza
itzuli gabe
durduzamendu handirik gabe
hartzen dituzte
zirkinik egiteke
paper daniarrak
eta
gainerontzeko suediarrenak.
Tipustean,
suak
milikatua bezala,
jaunaren
ahoa
okertu egiten da.
Funtzionari jaunak
nire gaitzeko igarobide larru gorria
ukitu du.
Bonba bat bailitzan
ukitzen du
triku bat bailitzan
ukitzen du
bi ahoko
bizar labana bat bailitzan
ukitzen du
bi metroko
zintzarri suge bat bailitzan
20 mihiztokoa.
Keinatu egiten diot begia
maletariari.
Hiri
zamak dohainik.
Jandarmak
txakurrari behatzen dio galdezka
txakurrak
jandarmari.
Nolako limurkeriaz
ninduen zigorkatuko
gurutzefikatuko
polizi leinuak
eskuetan daukadalako
mailuka
igitaika
igarobide
sobietarra.
Otso batek bezala
irentsiko nuke
burokrazia,
ez diet batere begirunerik
kredentzialei.
Eta pikutara
bidaltzen ditut
papertxo guztiak.
Baina hau...
Aterako dut
nire galtzen sakonduretarik
preziorik ez duen igarobidearen bikoiztu bat.
Zama arinagorik...
Irakur ezazue ongi,
bekaizta nazazue,
herritarra naiz
Sobiet Batasunekoa.