Poema antologia
Poema antologia
Vladimir Maiakovski
itzulpena: Koldo Izagirre
1993, poesia
282 orrialde
84-86766-51-6
Vladimir Maiakovski
1893-1930
 
 

Bizarginenean sartu eta esan nion

gozo:

«Mesedez, orraztuko zenizkidake belarriak?»

Larritu zen bizargin gizarajoa

aurpegia

madari baten antzera luzatzen zitzaiola.

«Zoroa!

Pailazoa!»

irten zitzaizkion hitzak.

Txilio txilioka abiatu zen iraina

eta denbora lu-u-u-uzez

barre egin zuen norbaiten buruak

jendetzaren artetik nabarmenduz

sardinera batek bezala.