R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 

 

 

TXINARREN JAZARPENA CALIFORNIAN

eta burlingame hitzarmenaren onespena
haien eskubideak gorde daitezen

New York Tribune, 1868[40]

 

      Ezin da txinarrak jotzen eta astintzen eta zakurrak xaxatzen segitu. Betirako galdu dira horrelako denborapasak. San Franciscon, egunkarietako albiste lokal interesgarrien zati handi bat konplimendu miresgarriez beteta dago, Urlia eta Sandia ofizial “prestu eta efizienteentzat”, Ah Foo, edo Ching Wang, edo Song Hi oilasko bat lapurtzeaz atxilotzeagatik; baina zuri basatiren batek ladreilu batez txinar errugabearen burua hausten duenean, egunkariak ez du erasotzailea detenitzeagatik ofizialik zoriontzen, zeren ofizialak ez bait du atxilopenik egin, hain zuzen ere. Txinar odolaren isuriak barre eragiten dio soilik, jolas entretenigarrienetakoa iruditzen zaio. Ikusia dut San Franciscon egun argi osoan zakurrek txinar gizarajoak ia zatika urratzen, eta ikusia dut presidenteak egiten lagundu duten peoi igeltsariak inguruan geldirik eta kirolaz gozatzen. Ikusia dut txinar bat bere zereginetan lasai asko zihoala mutiko saldoak harrika eraso eta larrutu eta odoletan etxera itzularazten. Ikusia dut txinar gizonak jipoitzen eta xehatzen natura gaiztoak asma ditzakeen modu zikoitz eta koldar guztietara, baina ez dut inoiz justizia tribunal batean txinar batek jasandako kalteak zuzentzen ikusi. Californiako legeek ez dute lagatzen txinarrek zurien kontra testifika dezaten. California Batasuneko estatu Hberal eta progresistenetariko bat da, eta bere hiritarrik prestu eta onenak poztu egingo dira txinarren jazarpen garaiak Californian joanak direla jakitean.

 

 

 

40. Mark Twain: Social Critic.