R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 

 

MISIOLARIAK TXINAN[27]

 

Gutuna J. H. Twitchell reberendoari, Hartford-en,

1901eko uztailaren 7an,

Txinako gosetearen laguntzarako

mugimendu baten alde

galdegin zaidan aportazioa dela bide.

 

 

 

AMPERSAND, N.Y., 1901, uztailak 7.

 

      JOE MAITEA: Esaten duzun bezala, egin ezina da —nire kasuan, noski. Lur-lapurren eta gezurtien Kongresu horren deialdi batean nik parte hartzeak barregarri jarriko lituzke; eta han dabiltzan misiolari, edozein izeneko, katoliko zein protestanteren eskutan jar dadineko diruaren eske deialdi batean nik parte hartzea ezin daitekeena da oso. Haiek ez lukete nik lohitutako dirurik erabiliko, eta nik ez nieke, inolaz ere, dirua beren eskutan utziko. Oinazea arintzearren erabiliko lukete —hori badakit—, baina konbertsoak lirateke hautatutako oinazdunak. Misiolarien azalpenek ez dute besteentzat giza sentimendurik erakusten, baizik eta, horren ordez, gorroto eta arerio izpiritua. Eta normala da; Bibliak galerazten du beren presentzia han, beren komertzioa ilegala da, zergatik ez litezke beren izakerak horrekin bat izanez... baina berdin dio, utz dezagun, sutu egiten nau.

 

      Beranduago. Berriro irakurri dut Yung Wing-en gutuna. Beharbada bere begikotasunen alde jotzen du, baina agian ez da hori. Agian badira bestelako arrazoiak misiolariak Shensi-ko bi urteetako goseteaz eta kanibalismoaz isilik egon daitezen. Agian konbertso protestanteak hain gutxi dira, ezen misiolariak nahikoak diren haien kargua eramateko. Konbertso katolikoez eta gainontzekoez arduratzea daitekeena ez izatea normala da, nire ustez.

      Ez dirurik ez politikarik duen kausa baten alde lagun dezan Gobernu honetara jotzeko modu gordin hori bere inozentzia miresgarri osoan agertzen da berriro nire aurrean! Yung Wing-ek ez ote gaitu oraindik ezagutzen? Dena den, kanpoan ibili da '96 edo '97 urteen ondotik. Harrez gero infernura jo dugu. Orain Kossuth-ek, bere istorio magiar hunkigarriaz berriro hurbil baledi, ez luke Kongresuan 30 zentabo aterako.

 

 

      1895ean Mark Twainek mundu inguruko hitzaldi jira bat egin zuen bere finantzial porrotaren hartzedunei ordaintzearren. Hirurogei urte zuen, osasun ahula eta gogo eroria. Oso herri desberdinak bisitatu zituen, hala nola Sandwich Irlak (egungo Hawaii), Australia, India eta Hegoafrika, ozta-ozta boer-en gerra aurretixe. Itzuliak berebiziko arrakasta ekonomikoa izan zuen, eta alde guztietan aretoak beterik hitzegin zuen. Hartzedunei osorik ordaintzeko beste eman zion, eta amerikar herri heroea izateaz gain, figura mundial bat zela deskubritu zuen. Baina itzulian beste zerbait ere deskubritu zuen, izpirituz garrantzia handikoa izan zitzaiona eta are garrantzitsuagoa bere karrerarako. “Azpi” —hau da, ahulagokonazioetan eta munduko larru ilunagoko herrien gain inperialismoaren orduko baldintzak, ohiturak eta erritualak ezagutu zituen, eta haren oinarrizko ideien eta funtsezko gertakizunen lekukoa izan zen. (Ohizkoa da Twainengan bidaiaren arrakasta materialak inoiz ez eraldatzea bere inguruko munduaren ikuspegi zorrotza). Aurkikuntza horiek biltzen dituen liburua bere obrarik pobreena izan zen beharbada, beste arrazoi pertsonal eta tragikoengatik. Baina bertan hartzen dira Twainek inperialismoaren praxiari buruz eginiko deskripzio eta oharpenak. Hemen hautatutakoak Australiatik Indiara eta Hegoafrikaraino doaz, liburuan bezala, eta Twainen interesarekin batera gizon zuriaren arsenikotik indiar jantzietara, euren larru koloreetara eta boer-ek buruturiko beltzen ezabaketara. Baina nabarmena da gai bateratzailea —inperialismoarekiko gorroto eta gaitzespena—; eta lekuan lekuko informazioa da egun guretzat mintzo dena. [Maxwell Geismar].

 

 

 

27. Mark Twain's Letters, A.B. Paine-k hautatu eta komentatuak. Harper and Brothers, New York and London, 1917.