R arrazarena
R arrazarena
Mark Twain
itzulpena: Mitxel Sarasketa
1988, narratiba
144 orrialde
84-86766-17-6
azala: Garbiñe Ubeda
Mark Twain
1835-1910
 
 

 

“ESKER EMANALDIAREN
SENTIMENDUA” KONGON
[24]

 

      Badugu motibo franko eskerronekoak izateko. Gure errepublika librea Kongo Hilerriaren aitabitxi ofiziala da; haren bandera pirata onetsi duen estraineko potentzia dugu, eta isilik egonik azken 20 urteetan Belgikako Leopold erregeak babesgabeko natiboen kontra buruturiko ohointza eta sarraski izugarrien errudun bilakatu da: hortaz, bada, eskerroneko izan gaitezen umilki, ezen Erregearen urteko milaka hilketetarik ohizko kopuruan ehuneko bat, edo bat t’erdi inguruko beherapena eman bait da azken hilabeteetan; eskerroneko izan gaitezen umilki, ezen geronek lausendu eta babestu dugun, eta hirurogeitabost urteotan infernuan egon behar zuen Errege onari oraindino lagatzen bait diogu babesgabeen eta deslaien artean bere lana —eta gurea— egin dezan; eta finean, bizi gaitezen esperantza dohatsuan, ezen Azken Egun Loriatsuan, lapurtu, mutilatu eta birrindu dituen milioika eta milioika gizon, emazte eta haurrak bere aurrean elkarri begira jarri eta xuribidea eska dakionean, guri buruz adeitsuki isilik egongo bait da, berari buruz gu egon garen bezalaxe.

 

 

 

24. Argitaragabea, Esker Emanaldiaren eguna, 1904. Philip S. Foner-en Mark Twain: Social Critic liburutik hartuta.