Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamenduan
Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamenduan
1989, saiakera
184 orrialde
84-86766-21-4
azala: Garbińe Ubeda
Joxe Azurmendi
1941, Zegama
 
2000, poesia
 
Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamenduan
Joxe Azurmendi, 1989

Jon Mirandek ez du asko idatzi. Hiruzpalau liburutan eta artikulu sakabanatu batzuetan biltzen da haren euskarazko idazlan guztia. Mirandek beste zenbait hizkuntzatan izkribaturiko lanik ez dugu aintzakotzat hartu ahal izan gure ikerketa honetan (jeneralean behintzat). Dirudienez 1948 aldera hasi zen publikatzen bere lanak Gernika aldizkarian eta 1968ra arte jarraitu du. Hogei bat urte. Gero utzi egin zion euskaraz idazteari, euskaltzaleekin izandako haserreren batzuengatik eta «inguruan ditudan jendeen konformismuaz aserik».

      Gehienbat literato bezala dugun arren ezaguna, Miranderen gure ikerketak haren pentsamenduari, filosofiari bakarrik begiratzen dio. Alde honetatik ere Miranderen interesa ebidentea bait da, bera izan delako adibidez kristautasunaren lehenengo kritikoa euskaraz, berak predikatu duelako lehenik indargintza (biolentzia) 36ko gerra ondorenean, paganismo zaharra berbiztu nahi zuelako (euskal arima zaharra alegia, Oteizak baino lehen), etab. Filosofia berri bat, euskal munduan ordura arte ezinezkoa zirudien bat, errepresentatzen du alde orotatik. Eta hainbat elementu desberdin bitxirekin, errepresentatu ere, oraindik ez bait gara haren pentsamenduan gordetzen diren bitxitasun guzti horietaz ohartzera ere ailegatu.

kritikak:
Miranderen pentsamendua, Josu Landa, Argia, 1989-12-31
«Sinplekeria eta topiko askotxo idatzi-esan izan dira Miranderen inguruan, eta liburu honetan goi-azpitik astindu egiten dira topikook, ukaezinezkoak ukatu gabe, baina gogoeta zabalagoetarako bidea eskainiz».
Azurmendi eta Mirande, Edorta Jimenez, Egin, 1990-03-13
«Ibilketarekiko teoria ibiliz frogatzen den era beretsuan frogatu du Azurmendik euskararen gaitasuna, behin eta berriro, filosofiarako. Harritu egin naute zenbaitetan egileak gauzatu dituen irtenbideak, lexikoaren arloan batez ere».
Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan, Emilio Lopez Adan, Hegats, 1994-03-01
«Ez dakit noraino Azurmendiren aukera afektibo guztiz barnatua, herri mututu eta beldurtuaren haur argia izateak, ez duen kutsatzen Miranderi buruzko egiten duen erreflexioa. Ez dakit noraino etsai bera astintzeko gutiziak aukera erazten dion esposaketa sistema».