Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

IRAUNGITZE DATA

 

 

Limoi erdi bat,

kadukatutako bi jogurt,

albertxiko marmelada

eta perrexila

baino ez zara;

monotoniaren alegoria

higuingarria.

 

Souvenir baldarrak azalean;

Paris, Erroma, Budapest, Berlingo

oroitzapen higatuen erakusketa

wifiaren pasahitzari,

erosi beharrekoen zerrendari

eta ahaztu ezinezko ohar hiper garrantzitsuei

eusten.

Ahanztura betiereko baten

aurkako matxinada

urdina.

 

Behin eta berriz zabaltzen zaitut, ordea.

Barrua ikusteak zu betetzea eragingo duelakoan.

Behin eta berriz ixten zaitut, orduan.

Aurrez zabaldu zaitudala,

ez da zio sakonagorik behar

ixteko.

 

Zurekin ari naiz.