Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
ERAIL ERRAILAK
Leireri
Astelehen goiza
egunkari giroa;
haizeak hegaldatu
eta atzetik korrika segi
eta segi
eta segi
arren, lehenera ezin daitekeen
paper zimurtua.
Egunkari desmuntatuak dira
tren estazioak.
Titularrak esnifatzen dituzten
kapeludun intelektualoideak.
Agur etsien ondorio:
mahukaren barrenean
gordetako zapi zuriak.
Iskanbila trauskilen aurkako
isiltasunezko keinu;
kanpai zaporeko musuak.
Lainozko ametsei
harrizko bizipenak.
Larruzko besoak
haragizko maletei tiraka;
txaplata ajatuak
I love Paris-ka.
Turista izateko
leku asko daude;
okerrena erbestea.
Zergatik da
trenaren inguruan sortutako
irudi kadukatuen zerrenda
txatxu hau
metroaren aurkako
pintada bat baino
poetikoagoa?
Gertuegi daude
poesiaren eta erromantizismoaren sarrerak
kaleko entziklopedian.
Poesiak kalea behar du
eta trenbideak ez dira poetikoak
kaleak nahi ez dituenean.