Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

JOLASAREN PORROT AURREPROGRAMATUA

 

 

Jostailuzko dena existitzen da.

Jostailuzko kamioi eta hartzekin

jolasten ginen gu umetan,

baina jostailuzko dena existitzen da orain.

Den-dena.

 

Jostailuzko gauzekin,

jolastu ez den gauza asko egin daiteke.

Ezin al daiteke errusiar erruletan aritu

jostailuzko errebolberrarekin?

 

Katua sakatu eta huts. Huts. Huts. Huts. Huts.

Katua sakatu eta pum. Pum. Pum. Pum. Pum.

 

Jostailuzko errebolberrak ez du inor hilko,

baten baten ausardia ez bada.

Jokoan ari garelarik,

ezin asma errebolberra

jostailuzkoa den ala ez.