Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
EGIN ALA EZ
Batek daki, akaso hitzak
zor dizkiogu isiltasunari
edo hitzei isiltasunak
edo ez dakit.
Egurrezko zubi baten karraska
pausoaren pisua;
nahia eta ahala elkartzen diren puntua da askatasuna
mingainaren muinean minik ez.
Batek daki, akaso plazera
zor diogu minari
edo plazerari mina
edo ez dakit.
Basamortua behar dugu geure
belaze birjinak bainoago.
Sentitu behar dugu
lokatza eskuetan
harea zapatak betetzen.
Bideak basa behar du, bide izango bada.
Zubiaren karraskak beldurtzen duena
ez da inoiz zubiaren amaierara iritsiko
baina ausartak, agian, zubitik behera eroriko dira.
Batek daki.