Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

BERTIGOA

 

 

Zerrenden bertigoaz

mintzo da Umberto Eco,

idazleak zerrendatu ahala:

 

“Joyce, Borges eta Nerudaren

zerrendei dagokienez,

nabarmena da

ez dituztela erabiltzen

ez dakitelako hori beste era batera esaten,

baizik eta gehiegikeriaz

adierazi nahi dutelako

esan beharrekoa,

hybris bidez,

geruzen suertez,

hitz oldez,

pluralaren zientzia

zoriontsuaren bitartez,

mugagabearen arau eta legez

—gutxitan modu obsesiboan—.

Zerrendak egiten ditugu

munduaren eltzekoa nahasteko,

norbere jabetza peko berbak pilatu

eta elkarrengandik urrun

dauden gauzen artean

ezusteko loturak sor daitezen.

Zerrendak egiten ditugu

gure ustezko zentzuak ontzat

ematen duen oro

                            kinkan

jartzeko gosez”.