Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

EGUN ON BAT

 

 

Cala Morell, uda

 

 

Mila hitz idatzi.

Mila metro igeri.

Cynthia Ozick irakurri.

Ebakirik gabe bizarra egin.

Postontzian: ez eskaintza, ez eskari.

Isilik diraute gorputzak eta buruak,

baina gai naiz txoriek adarra uztean

ateratako hotsak bereizteko haien kantutik.

 

Garaiz heldu da bere hegazkina.

 

Gauez, izarren esku-liburua magalean,

gure ez diren geure gauzen pozarekin

ezagutu dugu zeruan konstelazio zahar bat.