Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioa
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

BAKARDADEAREN OROGRAFIA

 

 

             ERREKASTOAK

 

Harearen akidura:

bizkarrak erantzuten die azazkalei.

Urari galdetu eta zain gaude

paperezko ontzi batek salbatzen gaituen arte.

 

 

             ARROILAK

 

Urrakada hauek zure izaeraz mintzo dira.

Ehun herdoilduen mezua sumatzen dugu.

Bereizten da zer duten lokailu

ibai mineral horiek: gure plasma arrexkak.

 

 

             KOSTA

 

Itsasoak baldin badu iradokitzen.

Baldin eta eguna begiaren enfasia.

Baldin eta gaua ezpainaren doinua.

Itsasoa bada gure obraren zatia.

 

 

             OLATUAK

 

Olatuaren jakituria:

nortasunik gabe, koderik gabe.

Gure besoen letrak, ur-zuziak

ekaitz eta sosegu artean, argizari-urratsak.

 

 

             HERRIAK

 

Pintzelaren ileak urratu ditu

teila, horma, arkupe, kanpandorre.

Azal eta hezur herriak eguerdian.

Oinetan, bidearen marka.

 

 

             KANPAIAK

 

Mingain sorminduak goian iltzatuta.

Alde orotara begira.

Alde orotatik begira.

Etorriko ahal da ordu guztiak barkatuko dituen ordua.

 

 

             NATURA HILAK

 

Ez ditugu falta ogia eta ardoa, fruituak.

Txoriek xuxurlatzen dutenean:

“Leihotik hara badira elur-panpinak lako haurrak”.

Belarrietan hitz zuzena apailatzen da.

 

 

             BASOAK UDAZKENEAN

 

Adarrak lainoa edaten.

Eguzkiaren adurrak kanpora garamatza.

Paisaia esnatu da, hedatuz doa.

Habiak jaiotzear aharrausietan.

 

 

             BASOAK ELURPEAN

 

Elur-denbora dator.

Orduen aingeruak keinu egin digu.

Tekla bat bularrean behera:

sustraiek negar.

 

 

             MENDIAK

 

Itzalen mehatxupean bidea eginda,

lurralde berria.

Neguak atximur dagie harkaitzei.

Bidaiariaren sorbaldak aireari eusten.

 

 

             GAILURRAK

 

Erlaitzen min zehaztugabea

petaloak bezalako hortz hauetan.

Izua erpinean,

bisita-txartela mundu izozturako.

 

 

             ZERUAK

 

Hodei-adarrak, zeruen afixak.

Dena ez da hutsa. Hutsa da dena.

Lurrun-konjuntibak, argien listu.

Zilborrak urrun ari dira urdin bila.

 

 

             ZERUERTZAK

 

Betazalaren dardararekin sartu.

Egunen hazia arnastu.

Zimurrei behatu:

maite diren tokiak biltzen ditu urrunak.