Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioa
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

ESKOLA-EGUNA

 

 

Neskatxoa sagar gorri bat jaten ari da ohean, ipuin bat irakurri ahala. Herrixka zelta batera lekualdatu da, edo polis batera. Behin batean, antzerkia egin zuen, satinezko tunika soinean, izarra kopetan. Eskolarako ordua. Orrazia eta kolonia. Aholkua hartu eta badoa. Hauts-pizarrak uniforme urdinaren bila. Haizea liburu maiztuetara. Abemaria bat bederatzietan. Hiru buruketa. Bete esaldiak b edo v jarrita. Memoria lantzeko bertsetak: “Don Clavel ya reventón se quiere casar y no encuentra novia para emparejar. La Azucena, coquetona, un día le dijo sí y ya fijaron la boda… Me lo dijeron a mí”. Arbelean dantza klarionak, analisi gramatikala: “Dios quiere nuestras buenas obras”. Linbora heltzeko mapak koadernotik txirristan. Tilin-hotsa, patiora trostan. Neskatxoa ez da lehiatzen zibu-zaburik hartzen. Hormara arrimatu da huntzorria eteteko eta oina sartu du putzuan, galtzerdi zuriak, ai, atezuan. Gero txintxaun berdeak buruan jo du. Harriak, baina, begirik ez dauka eta inork ez du entzun umearen min-zaunka. Ama ere izan zen txikitan ataka txarrean laranjondo batetik zintzilik geratuta. Neskatxoak xelebre irudikatzen du bizitza: zuhaitz bat, eta bertan amak dindilizka, zapata laranjak jantzita. Kaligrafia, kalos, grafos. Kalak kristalezko ontzian, atzamarrak laztantzen lore-orratz horia. Ohartxo bat isilka eskurik esku: “Nire laguna zara? Hemen sinatu”. Mojetan ez dituzte txolinak aupatzen: lezio morala erratzak du ematen. Etxerakoan, pezeta bat agertu zaio diru-zorro morean. Tarjeta bat erosi du: neskatxo bat, amantal eta guzti, tarta bat egiten; besaulkian, egunkaria leitzen, mutiko biboteduna. Amaitu du gutuna, lastan asco, aitatxu kutuna. Lehertu egin zaio boligrafoa eskuaren beroan, brusan lekuko marka añil mordoa. Eta pilatu zaizkio kolkoan itzalak, qué será, zera, Doris Dayren akolito leialak. Amaitzear da eguna, errima nekoso errazez asea, data orori konplitu behar baitzaio musika-gosea. Gauean, ametsetan, tximeletak egin ditu botaka, sudurretik ostadarra jarioka.