Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioa
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

JE SUIS, NI NAIZ

 

 

Marie ai num, si suis de France. Maria da nire izena, Frantziakoa naiz. Barteko gau guztia igaro dut trenputxarturik, neure langintzan olgetarako parada bezainbateko ikasbide zoliak topatu arren. Bekorotz-sunda botatzen du harlauzetan zabaldutako lastoak. Patiora atera naiz —goizean goizetiko ohitura—, odolak egin ditzan bere higidurak gorputzean. Ile-sustraiak mindurik dauzkat, buruko beloa ere astun. Betetzear naiz hirurogei urte. Badator goiza, txiplitxin-hots handirik gabe. Halatsu eramango gaitu gauak. Ez da zaila gauean galtzea: bihar-etzi zuztarbako lerrotzat hartuko dituzte trobairitz honen kantuak. Eguzki berria dakusat ubidean, zubitik hurbil. Garbitzaileen parlantzuak eta atorrek latsarria jotzean egiten duten plisti-plastak zangotrabatu egiten didate pentsamena. Badoaz nekazariak gurdietan soroetara; zaldietan alde egin zuten nobleek Jerusalemera. Badatoz arineketan umetxoak kortara. Adurretan dauzkate txakurra eta ardia, lehoia, belea, ahuntza, otsoa eta kurriloa, etxeko eta kanpoko saguak, arranoa eta azeria, zezena eta astoa, hontza eta bere ama, enara eta beste txoriak, erbiak eta igelak, eulia eta mandoa, txindurria, tximua, erbinudea, basahuntza, oilarra, lurreko abere eta goietako hegazti guztiak. Sinistu egiten dituzte elkarren kontu kaltegabeak, neuk txikitan sinisten nituen legetxe, eta halantxe ikasiko dute ipuin txarrak menosten. Verum fabulis. Nork txori-gerezi txatxarrei begiratzen die dauzkanean esku batera gerezi anpolaiak? Ipuin on hauetan aurkituko dituzte euskaldun nekazari eta gazte gehienek irakaste ederrak beren bizitzak zuzentzeko. Berrogeitaka fabula ekarri ditut latinez eskolatu nintzenetik, osabaren eskutik: jakiteak ez du eragozten bertute handi batera igotzea. Nahiago orduak horretan eman gaztainadian kuku-kontuka ibili baino. Esango dute arranoaren lumaz jantzi nahi izan duela mika txikiak. Hor konpon. Hogeita bi urte ditut. Betazalak pisutsu igartzen ditut, gau osoan beharrean jardun eta gero, baina hain nago pozik. Bihotz errimeetan bizi den poza nondik etorriko da ba, guraizanetik eta beharretik ez bada? Plazako iturritik etxerantz noa, galtzada-harrietan txokoloek txipli-txapla egiten didatela. Esne-saltzaileak agur egin eta ia ikusi ere ez nik, aienebadatxua! Laster batean burutuko dut liburu bat bertan neska-mutiko abarkadunek —zapata bitxituz jantzitakoek ez eze— aterakizun onak topatzeko adinakoa. Bizenta Mogel Elgezabal dut izena, Markinakoa. Osasuna, bakea eta urte luzeak.