Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioa
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Ama pixelatua

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

RÍverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

MAHATSAREN ANDRE MARIAREN
MANDATUA

 

 

Behorren zintzarriak lainotzan. Haritzek, pagoek eta elorriek adarrak isurtzen dituzte bidera. Sagar bat eta ura besterik ez daramatzat aldean: urritasuna du gaixoak gidaritza. Arroilan Leviatan, gorgoila zabalik, arkanjeluek kondenatuen bihotzak zein bere balantzan pisatu bitartean.

      Goroldioz blaituriko harkaiztegi batean zuhaixka bitxi bat ageri da, mahatsondo bakana. Andre zoragarri bat berbetan ari zait idulki horretatik, mahats mordo bat erakutsi ahala. Belauniko natza belartzan. Itzal bat daukazu zeure baitan, ankerra, filoxeraren antzera, diost ahapeka. Har ezazu ardo hau, haragiak busti dituena, busti otarrainak. Egin zurrut arina eta segi aurrera.

      Likore honek soinua dauka eta esnatu egin nau bere kantikak. Eta hura bezala, izerditan nago izara artean. Ni naiz kristala bere sehaskan etzanda, eta ni botilaren lepoa eta ezpaina. Eta fruta heldua ni, eta etiketa, eta nire izena gaur leihate bat da. Zenbat gradu ote bodega honetan? Ortozik jaikita, kortxoa eskuan, neure etxean nabil noraezean. Pilula bat, lixto, irentsia. Eta etorri datoz ametsak berriro, garauak etorri ohi diren bezala, ez ni nabilen moduan, aihen bakarti buztinari erauzia.

      Gizonak muztiatzen dolarean. Tartean da faltan hartzen ditudan oinak dituena. Atera da paparra airean, eta igarri dut haren hatsean erromero eta lekale, basafruitu, labanda, tailerreko trapuen nahastea. A zer durduzadura den kresalarena! Hi, ilelaranja hori, diost deiadarka, erdu hona, apetitua zaukanat eta.

      Laranja dut adatsa, nire bekatua halakoa, txerri-aziendaren tindu berekoa, jaki aratzaren karantza. Baina banoa trostan amesgaizto honetatik, gizon hori neurriz gain dastatzeagatik ahuspez erori bainintzen upeltzar batera eta, ordutik tentetu ezinik, sorbaldan dut garraio neure gurutze sorta: nire egarrirako ez zen izan aserik; haren gulak bai, nire jakitegiak utzi ondo agorturik.

      Berriz naiz itzarrik, nire kolkoak ez dauka bakerik. Eta gau hau aukeratuko banu agur esateko nire ohearen eremu pobrean? Oraintxe baldin badut bekokia bendaz loturik, baldin baditut masailak izozturik, nigana abailtzear badira txingor-zaparrada, xomorro eta eguzki, zer uztalditara arte behar dut gorderik? Ars moriendi ziur honetatik zer atal falta da? Eta ametsera nago itzulirik: nik ez dut jaberik.

      Neskatxo bat saltoka ezkaratzean. Zazpi bekatu ditu jolas-lelo; zazpi bertute, botika paralelo. Buruz esaten dio dotrina amabitxiri, eutsita afanari nola leizearen ertzean oreinak pausoari. Gula denontzat! Denok gularentzat! Zein izango da zigorra eternitatean? Apoak eta sugeak jan, egin arte oka. Horixe izango du bizitzan erronka: hiztegi pikarra murtxikatzea trokan.

      Eta argitu du egunak. Gaua lokartu da eta ni ernetu. Kortxoa umel dago, bularretik zilborrera ibilita, eta beherago. Ardoaren usaina sumatzen da gelan. Amaren argazkia pare-parean daukat, kopa luzatuta, niri diosalka. Azalean dago dena, laztana, diost xuxurlaka, ez eman amore. Batu zure arima lur sakonetatik eta segi aurrera.