Nola gorde errautsa kolkoan
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
Azala: Oihana Leunda
Miren Agur Meabe
1962, Lekeitio
 
2019, narrazioa
2013, nobela
2010, poesia
2000, poesia
Nola gorde errautsa kolkoan
2020, poesia
184 orrialde
978-84-17051-58-7
aurkibidea

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

Erosi: 17,10
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Metodoa

ALBUM BAT

Nire phoenix canariensis

Urtaroen postala

Kromoak

Galtzorratzak

Eskola-eguna

Atariak

Iragarki hura

Gure kumeak

Ekonomia sinbolikoaren adibide bat

Korrua

Naif ikuspegia

Otoitza

Oasia

Materiaren egoerak

Hiltzeko era bat

Epitafio bat Dorothy Parker-en estilora

Potxingoa moilan

POSPOLOAK

Zazpi emakume zortzigarren bidaiariaren aurka

Lucyren parpailak

Wendyk zubi batetik salto egin 2018ko ekainaren 3an

Zenbaki transinfinitua

Forughen patioa

Heriotza eta neskutsa

Ilargia Genovaren ondoren

Otalurretako manikiak

Mary Shelley eta bere piano gardena

Mahatsaren Andre Mariaren mandatua

Deserriratuaren body artea

Eresi bat beste Milia batentzat

Je suis, ni naiz

Kasandra optika

Aylak bainuontzia topatu du artadian

NEGUKO BIDAIA

Hirian ibiltzeko jarraibideak

Draga

Ontziola

Distantzia

Entomologia

Aurrizkibidea

Erdiminei buruzko bost gutun

Exorzismoa

Iturria

Begi gori batentzako lo-kanta hogeita zazpi haikutan, more or less

Colette ez da orain hemen bizi

Bakardadearen orografia

TEMPO GIUSTO

Pandora da erruduna

La mauvaise conscience

De mulieribus claris

Flotean

Nereiden akabera

La Plage de Dieppe

Gutunak

Atxabitxiaren obauba

Matxarda

Himalayako balada

Ecomanual devotionezcoa

Idazkuna kutxaren tapapean

ATE HORI

Erromako hartxoriak

La folle

Amets bat, la reine

Enegarren ametsa ahanztura baino lehen (ustez)

Txorimamua

Requiem

Eldarnioa

Eraistea

Kronika

Rêverie

Helegitea

Emakume katuduna

Rockzalea zen txoriarena

Itxi ate hori, mesedez

ESTIGMA ZORIZKOA

Patologia

Arrazoia

Erritua

Eslogana

Atwood andrea eta biok gin-tonic bat hartzen Miramarren

Poema baten curriculuma

Flou efektua

Natura hila

Orekaren eskemak

Eskaera hitzei

 

 

AMA PIXELATUA

 

 

Amak esaten zuen gaztetan Maureen O’Hara-ren antza zeukala. Pixka bat bai.

 

Ama azal finekoa zen, zimur gutxikoa, dendako gerizpeari esker. Ez zen harroa, baina harro zegoen bere azalaz.

 

Esaten zuen, halaber, aitaren aldeko aititak Gary Cooper-en traza zeukala, altua eta gorpuzkera onekoa zelako. Beste aititari Itsas hondora bidaia telesaileko doktorearen traza hartzen nion nik. Aitita biak izan nituen galantak.

 

Amaren kolorerik gustukoenak urdin iluna eta beixa ziren. Lehenak ondo ematen zion; bigarrenak ez, larzuria zelako.

 

Amari gaztetan kaskarrekoa jo zion aititak, Haizearekin joana ikusteagatik. Ezkaratzeko mahaiari bueltaka ibili ginen, ni eskapan, kontatzen zuen algaraka. Orduan dena zen bekatua.

 

Gau batean, perretxiko-tortilla egin zuen amak. Piztu telebista, salan afalduko dugu. Film zuri-beltza ikusi genuen, Gailur ekaiztsuak. Hasperen mordoa bota zuen berak. Nik ez nuen ulertu non zegoen dramaren koxka, protagonista biek elkar behar bazuten.

 

Ama Geminis zen.

 

Amak altze baten iruditxoa zeukaten liburuak erosten zituen dendan irakurtzeko: Katrina, Jeramie Price; La piel, Curzio Malaparte; La ciudadela, A. J. Cronin. Pasarte batzuk onartzeko bezain heldua nintzela iritzi zitzaionean, pasatu egin zizkidan.

 

Urrezko katea eta domina hondartzan galdu nituenean, amak ez zidan berbarik zuzendu hiru egunetan.

 

Amari zeharo gustatzen zitzaizkion Disneyren filmak. Gogokoena, Bambi. Neurea ere bai.

 

Amak nebaren arropak konpontzen zizkidan astegunetarako: panazko prakak, plastikozko letagindun trenka, horrelakoak. Hori gorabehera, mimo handiz aukeratzen zituen jostunak egingo zizkidan domeketako soinekoen ehunak.

 

Behinola amak liburu bat erosi zuen Gran Viako kiosko batean: Vida sexual después de los cincuenta. Lagunek adarra jo zioten. Gabonetan Bilboko zinera joaten ginen ama-ume kuadrilla. Hil eta gero, amaren gau-mahaiko tiraderan La mujer liberada izeneko liburu bat topatu nuen.

 

Amak txandaka hartzen zituen Deia eta Egin. Interviú astero. Urtero uzten zigun liburu bana Gabonetako oparien artean. Gaztea zela, liburuak erretzeko deia egin zuen Acción Católica elkarteak. Konpainiako elizaren aurrean nobela-meta bat erre omen zuten. Ez dakit zer egin zuen amak bere liburuekin, baldin bazituen.

 

Amari behiala iruzur egin zion batek, erloju faltsu bat tartean. Txotxolotu egiten gaitu berba-jarioak.

 

Hormari kontatu, gomendatzen zidan amak, sekretuak gordetzeko modurik onena zein zen adierazteko. Ni, ordea, tapa txikiko lapiko atera naiz nire kontuei dagokienez.

 

Amak Gernikako pretendiente bat izan ei zuen. Sasoi hartan, mutilek hiru eskutitz idatzi behar zizkieten neskei, neskek aurrenekoarekin erantzuteko. Horixe zen protokoloa. Baina aita ezagutu zuen.

 

Ama Dendari kalekoa zen. Aita, arranegitarra.

 

Basurtuko Santa Ana auzo eraiki berrian jaio zen ama. Neu izan nintzen lehenengo neskatxoa, horregatik izena. Gerra aurrean, aitita arotz ibili zen Euskalduna ontziolan. Amumari segika joan zen Mendexatik Bilbora, amumak neskame ziharduelako senide batzuen etxean. Gerra aurretxoan Lekeitiora aldatu ziren.

 

Amari izugarri gustatzen zitzaizkion almendra gazituak nahiz azukreztatuak; aitari, tripakiak eta arrainen arrabak.

 

Amak eta aitak ezustean egin zuten topo Beaskokalean. Amari barruak egin zion txilinbueltagatik jakin omen zuen jakin behar zuena.

 

Aitita eta amuma urte luzetan egon ziren elbarri, biak etxean. Orain dela oso gutxira arte laidogarria zen etxeko zaharrak egoitzetan sartzea. Amak modu tatxabakoan zaindu zituen gurasoak. Ez naiz inondik ere egon bere mailan.

 

Amari jaka eskaini zion aitak Markinako autobusean zetozela, arratsalde hartan Arretxinagako haitzen azpitik pasatu eta gero. Amak berretsi egin zuen bere ustea.

 

Amak gutunak gorde zituen zati batean eta, geroago, apurtu eta bota, badaezpada. Ambrose Biercek ere utzi zuen Mollie Ederra hogeitaka urtetan ezkonduta egon arren, miresle baten gutuna harrapatu ziolako. Dibortziatu egin ziren. Mollie handik laster zendu zen.

 

Ziento bi gutun topatu ditut trastelekuan, 2020ko konfinamenduan, aitak amari eta amak aitari idatziak. Pega-pega eginda zeuden, goma batez lotuta. Ezin askatu barkilloa lez birrindu barik.

 

Amaren ezkon-jantzia sarritan ipintzen nuen Gabonzaharretan parrandara irteteko, enkaje beltza. Nik ere beltzez ezkondu nahi izan nuen, baina amari gustua emateagatik zeta salbaje zurixkaz egin nintzen.

 

Ama tentela zen batzuetan. Ni ere banaiz.

 

Gurasoak Madrilera joan ziren ezkon-bidaian. Argazki batean, ama, soineko loredun batekin, aitaren besotik ageri da. Ordutik hirurogeita bi urtera, neure buruari galdetzen diot nondik atera ote zuen argazkiko neskatxa horrek bizitzako ur minduenetan igeri egiteko kemena.

 

Ama kementsua eta ahula zen. Askotan ikusi nuen makur eta askotan zutik.

 

Amak behin aitortu zidan ezkon-gauak inpresio apur bat egin ziola.

 

Goxo prestatzen zituen amak arrautza egosi atunez barrubeteak, tomate-saltsatan. Huevos mimosa.

 

Amak ez zeukan bere burua etxekoandretzat. Nik beti egin dut lan etxetik kanpo. Nire ustez, dendan laguntzen zion neskak lagundu zion horretaz jabetzen.

 

Ama poztuko zen denda hartu izan banu, baina nik herritik alde egin nahi nuen ikasten jarraitzeko. Seguru nago poz beteagoa eman ziola horrek.

 

Egun batean esan nion amari ametsetan egin nuela aita hil egiten zela barkua hondoratuta. Hobeto zeu hiltzen zarela amets egin, erantzun zidan, muker-muker. Ez zuen lorik egiten aita itsasoan zela denboraleak koadratuz gero.

 

Amak hauspotu egin zituen nire zaletasunak. Ez nekien lisatzen, arrainik garbitzen, botoirik josten. Esaten zidan: Horiek geroago ere ikasiko dituzu. Arrazoi zuen.

 

Amaren esaera erabilienak hauek ziren: “La avaricia rompe el saco”, “Egin on, berdin da non”, “Quien mal anda mal acaba” eta “Nahi izatea, ahal izatea”.

 

Dendan lan egiten zuen neskak pakete bat propaganda komunista eduki zuen ezkutatuta dendako zoko batean. Amak ez zuen jakin atxilotu zuten arte.

 

Amak osatu zuen gure etxeko lehen ikurrina, josteko makinan hiru oihal apailatuta. Aberri Egun eta San Inazio bezperan lisatu egiten zuen, faltarik gabe.

 

Amarentzat, oker guztien artean, esker txarra zen zaputzik handiena eragiten ziona. Berdintsua atera naiz horretan.

 

Badakizu zein izan den aitak sekula eman didan musurik ederrena?, esan zidan amak aspaldi. Zu jaio zinenekoa. Aita presente egon zen erditzean, antza. Gero, aitak taberna batean bazkaldu zuen menua; eta kafea, kopa eta purua ordaindu zizkion ezezagun bati.

 

Amak enfasi lazgarriarekin ahoskatzen zuen parto hitza.

 

Ama etxean erditu zen lehensemeaz, salako mahaian etzanda hiru eguneko haurgintzan. Emagin batek artatu zuen lehen orduetan.

 

Rita Casciakoaren zalea zen ama. Ezinezkoen abokatua. Magisteritzako Matematika gainditu ezinik ibili nintzenean, kandelatxoak pizten zizkion.

 

Amak txatalak ebakitzen zituen egunkarietatik, asteburuetan etxeratzen nintzenerako: halako idazlea edo halako liburua edo halako saria edo.

 

Amaren argazkiari kandelak pizten dizkiot larriuneetan, hor nonbait dagoelakoan.

 

Gurean zoritxarren bat gertatzen zenean, ama atsekabetu egiten zen bakarrik pasatu behar zuelako. Tira, bakar-bakarrik ez.

 

Amak morfina artean xuxurlatu zizkidan azken berbetan nire bizitzaren justifikazioa zegoen.

 

Amari beldurra ematen zion heriotzan harrapatuta geratzeak, ez zerurako, ez infernurako, egin beharrekoa egin ez izanagatik.

 

Hor nonbait badago, amak atsekabeak hartuko zituen nire kausaz azken urteotan. Hobe dut jendeak esaten didanarekin geratu.

 

Atergabe adierazi ahal izango nuke ama.