Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

mugagabeko eta lotsagabe

poema bat sasi-batasun alemanaren aurka

 

halere

afrikarra

izango naiz

nahiz eta zuek

alemaniar

nahi nauzuen

eta halere

alemaniar izango naiz

nahiz eta zuentzat

nire belztasuna

neurrikoa ez izan

beste urrats bat gehiago

egingo dut

azken-azken ertzeraino

non nire ahizpak dauden

non nire nebak dauden zutik

non

gure

ASKATASUNA

hasten den

beste urrats bat gehiago

egingo dut eta

beste urrats bat

gehiago

eta atzera itzuli

nahi

dudanean

nahi

badut

mugagabeko eta lotsagabe

eutsi

 

1990, Jacquelineri eta Katharinari