Poesia kaiera
Poesia kaiera
May Ayim
itzulpena: Garazi Ugalde Pikabea
2020, poesia
64 orrialde
978-84-17051-55-6
May Ayim
1960-1996
 
 

 

bi dantza dantza bat

 

nire aiurria

suaren

kolorekoa da

irri egiten du ilunpean

dirdaitzen da

zure gorputzean

dizdizka

nire ispiluan

axolagabe

apurtzen da

bi erditan

itzaliz piztuz

kantua eta erritmoa

 

bi dantza

dantza bat

 

zure aurpegia

dirdaika ari da

jakin-min eta

desira artean

aztoramenak mugitu

dizu altzoa

inguratzen ditu nire aldakak

eta bularrak

nire erritmoa

bizia eta egiazkoa da

airean dardaratzen da

lurrera jaurtitzen nau

eta zaitu

 

bi dantza

dantza bat

bi dantza

 

ni gainean gero azpian

bira

zu azpian gero gainean

alboz

hasperen bat

izerditan

larrua dir-dir

biluzi

gauaren sakonean

 

bi dantza

dantza bat

bi dantza

 

zure aiurria

suaren

kolorekoa da

irri egiten du ilunpean

dirdaitzen da

nire gorputzean

dizdizka

zure ispiluan

axolagabe

apurtzen da

bi erditan

itzaliz piztuz

kantua eta erritmoa

 

bi dantza

dantza bat

 

1995-02-16