Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

EZ DA EZER

 

Ez da ezer gertatzen ari

aukera ez bada

aukera eta bere ateak.

Meteorologia tratatu bat egin nezake

leihotik begira

zebrabide hilak

bakarrik doazen aterkiak

putzuetan arimak.

 

Etxeko hoditerian igelak ditut

hutsik sabela eta koltxoia

bizkarrezurra arrainei bezala erauzi zidaten

eta hala ere eusten diot

ezer ez gertatze honi.

 

Ari dira aukerak.

Ari dira orduak orduak jaten.

Ari da herdoila, narriadura, ukabilak.

Ari da gatza.

Ari da haria.

Ari da harria.

Ari naiz ezarian.

 

Ez da ezer gertatzen ari

dena ari denean.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus