Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

POETA HILAK

 

 

                              Deia egin dut, baina ez dago

                              erantzungo duen inor.

                                        José Emilio Pacheco

 

 

Gaur Blanca Varela hil dela irakurri dut egunkarian.

Apalera joan naiz haren poema liburuaren bila;

Ana Akhmatova eta Marina Tsvetaieva aurkitu ditut

bere gainean, hautsez beteta kantuan.

Sylvia Plath zeukaten labetik begira,

Philip Larkin leiho altuetatik.

 

Nire idazmahaia poeta hilez beteta dago

esan diot Wislawa Szymborskari;

eta Mahmud Darwish seinalatu dit, hilobia heze,

Dylan Thomasen gainean zetzala.

 

Orduan, burua jiratu eta balantzea koadratzen

aurkitu dut Gabriel Aresti,

atalasean gogoetan Rosario Castellanos.

 

...eta telefonoz deitu dizuet

bizirik zaudetela ziurtatzeko bakarrik.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus